Ez dakit lar baikorra naizen… baina nire ingurunean, herri
mailan, mugimendu sozialetan… emakumezkoen partaidetza gora egin duela uste dut,
herrian gutxienez hori hautematen dut, hori da nik jasotzen dudan errealitatea…
Herrian emakumeok soilik mugitzen garela ematen du… Agian hori da gizonen
erronka… mugitzea, plazaratzea, adieraztea… mundo bidezkoago batean bizi nahi
badute behintzat. Emakumeok argi daukagu zein den gure bidea, aldarrikatzea,
eta aldarrikatzea… era batera zein bestera… Mugimendu bakezale eta parekide hau
nor gelditzerik ez dago!!!
Aurreko post bat aukeratzekotan Maiterena
aukeratuko nuke. Berarekin ere bat egiten dudalako, emakume parte hartzaile
gehiago egoteak, bai politikan, ikusentzunezkoetan, enpresetan…, errealitatea
aldatzerik ez dakarrela nahitaez. Emakumearen partaidetza ez du zertan
eraldatzailea izan behar… Hain zuzen ere, hori da gaur egun gertatzen dena… Emakume
gehiago poteredun lekuetan egon daitezke, baina gizonezkoen politikak, arauak,
irizpideak… jarraitzen dituzte, emakumeen aurkakoak badira ere. Horrela
direlako, eta heurek ere horrela barneratu dituztenez, zertarako aldatu…?
Orain dela gutxi albisteetan irakurria dut, emakumeek
boterea dutenean ere, gauzak berdin jarraitu dezaten izateko dela, eta horraino
ailegatu badira, horrexegatik dela, eraldatzaileak ez direlako. Horrela, eta ildo
horri jarraituta, emakume politikarien artean, eskuineko partiduetan emakume
gehiago boteredunak ziren. Berriz sker partiduetako emakume politikariek nekez
lortuko zuten boterea, azken hauek eraldatzaileak direlako…
Hona
hemen Barbijaputari egindako elkarrizketa
bat, non eskuineko eta ezkerreko partiduetako emakumeez dihardu. Horretaz gain
bere liburu berriaren aurkezpena eta bere liburuaren promozioa.
“Autoputeo” liburu
honetan, gizonezko zein emakumezkoei zuzenduta dagoena, norberak dauzkan sinimenak, eta pribilegioak,berrikusi eta galduz
gero, jendarte parekide eta
bidezkoago baten alde aritukozarela azpimarratzen
du.Kontzientziak astindu
nahi ditu…
Beraz emakumeen partaidetza gora egin duen arren, boterea
duten emakumeek parte hartu bai, bai aldaketarik ez lortzeko… Gauzak dauden
moduan uzteko… Hori batetik eta bestetik eroso ez bagaude nekez parte hartuko
dugu…
Artikulo honetan, agerian jartzen dira, emakumezkoen
erresistentziak gizonezkoen eredua jarraitzen duten programa horietara joateko gogo falta… https://www.berria.eus/paperekoa/2273/037/002/2017-12-19/eitbk_ez_duela_begira_kodea_betetzen_azaldu_dute_legebiltzarrean.htm
Horrelako formatoak, azken boladan ohikoenak gainera, deserosoak, mehatzaileak,
oihuz beterikoak, eta gizonezkoen “eta ni gehiago” jarraitzen dituztenak…
Nire ustez, gizonezkoen artetik erresistentzia horiek
alderatu arte edota heuren pribilegioei uko egin arte, emakueentzat gaitza
izango da parte hartzea. Gizonezkoek eredu propio horretan eroso daudelako, eta
ez dute itzalik egingo dien inor… Eta gerezpean uzten dituen emakumerik, agertzen
bada, berehala bere itxurarekin, bere jarrerarekiko kritikak… entzun beharko
ditu.
Ingurune hezkidetzaile batean, funtsezkoa iruditzen zaidan
baliabide bat irakesleri hezkidetzailea da. Hezkidetzailea den hezitzailea,
emakumeak ahalduntzen eta gizonezkoen pribilegioak kolokan eta deusestatzeko
saiakerak egingo dituelako. Ereduak behar ditugu, nonnahi eta ugari!!
Horretarako formakuntza, formakuntza, eta formakuntza beharrezkoa ikusten dut.
Legeak ezagutzeko, hauek egikaritutzeko eta dauden baliabideak, gidak, unitate
didaktikoak… erabiliak izan daitezen…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina