
Emakumeon parte hartzea zenbat eta
gutxiago den, kontuan hartuko diren ikuspuntu, iritzi eta beharrak, beti
besteenak izango dira; hots, pribilegiatuenak.
Horren aurrean, jarri dizkiguten mugak
apurtu eta Aurrera pausu bat eman behar dugunaren ideiak , indarra hartu behar
duela eta dagoeneko eremu batzuetan hasiak garela sumatzen da.
Parte hartzearen gaian zehazki, aldaketa
handia behar duen eremua da. Gure gazteen artean dagoeneko ikusi dezakegu, ze
desberdintasuna ikusten den mutilen parte hartzean eta neskena.

Jolastorduan, futbolean edo saski baloiak
parte hartzen duten ikasleak soilik mutilak dira. Jolas-ordua bukatu eta klase
ordua heltzean, ikasgai batean egin behar ziren ariketak zuzentzerako orduan,
irakasleak altuan esaten zituen erantzunak. Erantzun horien inguruko gogoetak,
parte hartzea, iritziak eta abarren artean, soilik mutilen ahotsa entzuten
ziren. Gelako neska guztiak, koadernoa eskuan zutela, boligrafoarekin horiek
zuzentzera mugatzen ziren. Era berean, momentu horretan ikasgaia gidatzen
zegoen irakasleak berak ere, hitza gehien bat mutilei ematen zien.

Hortaz, guk hezitzaile legez, zer egin
behar dugu? Argi dago eremuak sortu behar direla, nesken jarrera aktiboak
sustatzeko eta beraien iritzi eta parte hartzea ahalbidetzeko. Orain arteko
ohiturak eta errutinak apurtzen joan beharko gara, errealitate berriak
eraikitzeko. Parte hartzean, hitza hartzen dugulako, eta gurea den boterea
berreskuratu. Ahaldundu hain zuzen ere.
Pasan urteetako post-en artean, hau
hautatu dut. Asko gustatu zait eskainitako enfokea, baina gainera egindako
ekarpenak, batzuk ez nituen ezagutzen eta interesgarriak iruditu zaizkit.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/parte-hartzea-eskubidea.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina