2018/01/22

Partekidetu




Nire esperientzia partaidetza kolektiboaren munduan ez da oso zabala, baina badira askotan bizi izan ditudan eta errepikatu diren bizipenak. Askotan sentitu izan dut, nire iritzi edo bizipen bat konpartitzerakoan, aurrekoen aurpegiek edo hitzek desadostasuna eta gutxiespena erreflexatzea.  Oso barneratuta daukagun erantzun bat da, aurrekoarekin desados gaudenean, “gurea dena” defendatzea eta batzuetan bestearenaren kontra eginez. Eskolan, lagunekin, familian edo ta elkarteetan ikusi eta seguruenik egin ere izan dut.

Duela gutxi horrelako egoera batean aurkitu nintzen. Konkretuki emakume talde baten nengoen, eta gutariko batek bizi izandako momentu estu bat konpartitu zuen, eta bion artean konplizidaea igarri eta hitz egiten hasi ginen. Barnean, oso ezkutatuta izaten ditugun bizipenei hitz egiten. Momentu batean, taldekide baten aurpegira begiratu eta “ezezkoa” erakusten zuen keinu bat ikusi nuen. Eta hori eta gero, bere desadostasuna konpartitu zuen. Nire bizipena eta iritzia “infra baloratuz”.  Edo hori izan zen nik sentitu nuena. Badakit ez zela bere intentzioa, baina esateko erak min eman zidaten. Eta momentu batean konpartitu izandakoa konpartitzeagatik errudun sentitu nintzen. Talde horretan, aurretik adostu genuen taldearen helburu bat gure artean seguru eta eroso sentitzea zela. Eta bizitakoa eta gero, ni ez nintzen bape eroso sentitzen. Pertsona horrekin hitz egiteko gogoa izan dut, baina egia izan ez naiz ausartu, nire iritzia “txarto” hartuko duelakoan, edo min emango diolakoa.


Eta holakoak askotan ematen dira. Psikologiako karreran eta gerora ere, askotan ikusi dut pertsona askok bere burua “pertsona enpatikotzat” dutela, eta entzuteko gaitasuna beraien ezaugarri positiboetariko bat dela defendatzen. Ni barne. Baina askotan ez da horrela izaten. 


Baina ez kezkatu, ze gaitasun horiek landu eta garatu egin daitezke. Eta nire ustez inguru hezitzailean oso garrantzitsuak eta beharrezkoak diren gaitasunak dira. Hemen dituzue aipatutako gaitasunak lantzeko baliabide batzuk. ADIMEN EMOZIONALA ESKOLAN: GAITASUN SOZIALAK JOLASAREN BITARTEZ BARNERATUZ izeneko txosten bat ere aurkitu dut,  bertan ariketa desberdinak azaltzen dira. Interneten bilatu ezkero, pilo bat ariketa eta adibide agertzen dira. Espero dot erabilgarriak izatea, ni praktikan jartzeko gogoz nago ;).


Aurreko edizioetako ekarpenetatik , EMAKUMEON PARTE HARTZEA KOLOKAN? Izenekoa aukeratu dut. Bertan, bere idazleak, Maitek, parte hartzean bizi izandako momentu esanguratsu batzuk konpartitzen ditu. Lehenik eta behin, eskertu bere bizipenak konpartitu izanagatik. 

Ekarpen hau aukeratu dut, batetik bizipenak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako gure errealitatetik kanpo gertatzen direnak ezagutzeko. Eta beste batetik, Maitek gurekin partekatutako bizipen horietan, aste honetako “teorian” agertzen diren kontzeptu batzuekin zuzenean lotuta dagoelako. Konkretuki, “Partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak” atalean, partaidetzarako zailtasunei buruz hitz egiten den atalarekin. Maitek azaldutakoan, gizon desberdinek bere partaidetzan izan duten “eragin negatiboa” argi eta garbi ikusten da. Oztopoak, lirainak, eta apunteetako adibide berbera “tabernan emakumeen presentziaren ezan erabakiak hartzea).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina