Aste
honetako gaia lantzen ibili naizen bitartean, oroitzapen desberdinak etorri
zaizkit. Memorian, nonbait izkutatu zaidan oroitzapenak. Hamar edo hamabost
urte atzera egin eta nerabezaroko garaietara jauzi egin dut. Institutuko
bigarren solairuan, pasillo luze baten bukaeran zegoen gelatxoan, sexu
hezitzailea eta 18 bat nerabera.
Bakoitzari
papertxo bana eman zigun eta gure duda eta jakinmina sortzen zigun gaia
idazteko eskatu zigun. Gogoan dut, parean geneukan berrogeita luze urteko gizonak,
papertxo guztiak batu ondoren, banaka banaka zabaltzen hasi zenean. Zenbat
alditan azaldu zen “masturbazioa” hitza papertxo horietan, eta zenbat papertxo
zuri zuri geratu ziren.Asko ez
ginen izan gai ezer jartzeko, momentuko lotsak gehiago eginda.
Hezkuntza
afektibo-sexuala tabuarekin lotua egon da garai luzean eta hitz egiten zena, arau
heteronormatiboen mendean.
Zorionez,
hezkidetza gero eta indartsuago ageri da, eskola eta institutu askotan lanketa
handiak eta aurrerapauso txikiak ahalbidetzen. Berriro orainaldira bueltatuz,
lehengusina gaztearekin izan nuen elkarrizketa bat gogoratu dut. Hamaika urte
inguru izango zituen eta eskolan heziketa afektibo-sexualaren inguruko
tailerren bat jaso zuen. Bera oso pozik zegoen hainbat gauza ikasi baitzuen,
aldiz honen gurasoak ez. Gazteegia omen zen, gaiari buruz hitz egiteko.
Laburbilduz,
heziketa afektibo-sexualaren inguruan oraindik erresistentzia ugari daude,
baina jendarte aske, osasuntsu eta zoriontasun baten alde borrokatzen
bagabiltza, ezinbestekoa da aurrerapausoak ematea.
Honetan
datza gure erronka: gaia hau oraindik tabua izaten jarraitzen du gune eta
pertsonetan. Pentsaera aldatzea ez da erraza baina egiteke dagoenak, indarra
eman behar digulakoan nago.
Pasaden
urteko post-ei dagokionez, hau aukeratu dut eginiko hausnarketa asko gustatzeaz
gain, aipatutako aipua eta ikuspuntua oso interesgarria iruditu zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina