Laburpen hau egiten hasi nahi dut Marcela Lagarderen
definizioarekin:
Sexualitateak gorputza eta izakia gainditzen ditu: fenomeno
bio-sozio-kultural multzo bat da izakiak, taldeak, harreman sozialak, erakundeak
eta munduaren kontzepzioak, errepresentazio-sistemak, sinbolismoa,
subjektibitatea, etika anitzak, hizkuntzak eta, dudarik ez, boterea barne
dituelarik.
Marcelak aipatutako eremu
guztietan sexualitateak duen eragina izugarria da.
Gainera azken hamarkadan sexua
kontsumo produktu bihurtu da. Pertsona hipersexualizatuak agertzen dira eta
fenomeno honen barnea aipatzekoa da neska gazteekin gertatzen dena, oraindik
oso haurrak izanik hipersexualizatuak agertzen dira ere eta eskaintzen zaien
arropa estiloa, apaingarriak eta abar horretarako pentsatuak daude.
Bestaldetik pornografia eta
prostituzioa gero eta gehiago ematen ari dira oso negozio oan izaten ari
baitira.
Eta egoera honetan eskolak
heteronomatibitatearen barruan lan egiten du. Estereotipoak eta patriarkatuaren
arauak dudan jarri gabe.
Beharrezkoa izango
da ba, inposizioak kritikatu, botere harremanak eta genero rolak aztertu,
salatu eta deseraiki. Helburua izango da heziketa
afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, pertsonen
sexualitatearen inguruko diskurtso anitzak normalizatzea eta espresio anitzak
ikastetxeko eremu guztietan tokia izatea, beti ere aniztasun hori elementu
aberasgarri kontsideraturik.
Ikerketa desberdinetan ikusten da
oraindik ere amodio erromantikoaren mitoa mantentzen dela edo hobeto esanda
berpizten ari dela gure gazteen artean:
...La cultura del amor
romántico ejerce una enorme influencia en
este periodo evolutivo y posibilita el establecimiento y mantenimiento de relaciones
que se podrían considerar potencialmente destructivas. Una visión
excesivamente romántica del amor puede contribuir a que las jóvenes toleren una
relación asfixiante en la que el sentimiento amoroso se utiliza como
justificación del control que la pareja pueda ejercer.
Esta
misma visión contribuye a que los jóvenes se relacionen desde un rol
estereotipado que asocia el control con la masculinidad... Janire
Estébanez
Gai honen inguruan Marcela
Lagarderen hitzaldia: https://www.youtube.com/watch?v=1jTO1XlduTU
Eta aniztasun sexualaren inguruan
jarrera homofobikoak mantentzen dira aurrekoetan esan dugun bezala. “Aniztasun
afektibo-sexualen aurrean nerabeen jarrerak” berdinduk egindako txostenean oso
garbi ikusten da:
Bestaldetik gai honetan ere
neutralitatze ez da esistitzen, ez badugu ezer egiten gure geletan, gai hauek
ez baditugu lantzen, bestaldera begiratzen badugu, zerbait egiten ari gara, hau
da sistema heteropatriarkalak eraikitako sistema mantentzen laguntzen ari gara.
Bada esaera bat hemen ere aplikagarria dena: "Lo que no se nombra no existe". Hau da
aniztasunaren inguran, edozein aniztasun motari buruz ez badugu hitz egiten, ez
badugu bistaratzen negazioa dago.
Ikastetxeetan erronka inportantea da, gure neska eta mutil lan hezkidetzailea ez da benetan egingo ez badugu irakasleengan hartzen ardura hau, hau da Hezkuntza Afektibo sexual guk geuk landu bitartekaririk gabe.
Horretarako sentsibilizazioa eta prestakuntza egin behar dugu irakasleekin.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza familiek ere behar dute.
Sentsibilizazioa eta prestakuntza familiek ere behar dute.
Gainera, gai honek eragina zuzena du beste eremuetan, hain
zuzen ere identitatearen eraikuntzan baita berdinen arteko harremanetan.
Gai hauek oso inportanteak dira neskentzako beren
autonomiarako eta mutilentzako maskulinotasun eredu
berriak garatzeko. Guztientzako berriz, amodio erromantikoaren mitoa desegiteko.
Horregatik ezin bestekoa da sexualitatea, sentimendu eta
emozioen inguruan lasai, modu naturalean hitz egitea geletan ere.
Lan hau egiteko lan proposamenak eta materialak badira, web-ak, esku liburuak,
ikasleentzako materialak, bideoak,…
- Baloreetan heztea: http://www.educacionenvalores.org/spip.php?page=euskara&lang=eu
- Construyendo Igualdad: http://construigualdad.blogspot.com.es
- Construyendo nuevas masculinidades. Universitat de Barcelona. http://www.ub.edu/masculinities/
- Amodio zintzoen gida: http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f
- Sexu - muxu: http://www.uhinbare.com/index.php/eu/ikaslea
- Ni ogros ni princesas: http://tematico.asturias.es/imujer/upload/documentos/guia_no_ogros_ni_princesas1069.pdf
- Zintzo-mintzo: http://tb.edex.es/categories/zintzo-mintzo-afektibo-sexuala/
Baina erronkak jendarterako ere badira, egunero komunikabideetan
bonbardatzen gaituzten mezuak aldatu beharko lirateke: iragarki, filmak,
serieak… guzti hauetan eskaintzen diguten harreman eredua heterosexuala eta
patriarkala da, non emakume, sein gizon genero rolak betetzen dituzten eta
emakumea beti ahulagoa, eta gizonaren menpe agertzen den. Gizartean ere amodio
erromatikoaren mitoa non nahi saldu nahi digute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina