Aurreko asteetan jada ikusi
genuen azken teoría feministek sexua
ere (eta ez generoa bakarrik) eraikuntza soziokultural bezala ulertzen dutela: “continuumaren ideia azaltzen da non,
muturreko bi sexu direla baztertu eta intersexualitatearen errealitatea
azaltzen zaigun”. Era berean, sexualitatea
ere bada eraikuntza soziala. Gainera ugalkortasuna sexualitate-eredu
hegemnikoak jendarte heterosexuala behar du. Horrela desira ugalketari lotuta
dago eta plazerra koitoarekin: koitoa harreman sexualetan zentrala bihurtzen
da, hau da, koitozentrismoa.
Horretaz gain, sexualitate-ereduen aniztasuna ikustezin
bihurtuko da eta sexua, kontsumo-produktu bihurtuko da. Eskolak esku hartze
kontzientea egiten duenean ez ezik, heteronormatibitatean hezten du, eta
heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko beharrezkoa da eredu
heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Helburua izango da heziketa
afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, eta
sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru
guztietan integratzea.
Egungo
egoerari erreparatzen badiogu, jendarteak maitasun erromantikoaren ideia
sustatzen du. Gainera nesken sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaie
errekonozitzen eta ezin dute euren esperientzia sexualez hitz egin. Badirudi
nesketan sexualitatea maitasunari lotuta joan behar dela. Mutiletan berriz,
sexualitatea desio geldiezinarekin identifikatzen da, hitz egin dezakete beren
esperientzia sexuales eta maitasuna ez da beren bizitzaren erdiguneko proiektua.
Gainera, harreman afektibo-sexualen aniztasuna ikustezina da.
Eskolan egoera ere antzekoa da:
testu liburuko esperientzia gehienek famililia nukelarra hartzen duten eredu
gisa, harreman heterosexualak ikustarazten dituzte, maitasun-eredu bakarra
transmititzen dute… Heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen
sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi dira.
Heziketa afektibo-sexualaren inguruko
zenbait ideia argitzen:
- - Ezer ez egitea, egitea da: etengabe egiten ari
gara heziketa afektibo-sexuala, eguneroko ekintzetan neska eta mutilen
sexualitatea hezten ari gara
- - Nola izendatu, hala ulertu: hizkuntzaren
bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak sustatu. Horregatik,
sexualitatearen espresioa positiboa den zerbait bezala transmititu behar dugu
hizkuntzaren bidez.
- - Nola ulertzen dugu afektibitatea ta
sexualitatea: biak estuki erlazionaturik daude
- - Kontuan hartzeko moduko DEKALOGOA:
o
Sexu eta genero binarismoen deseraikitze lana
o
Afektibitatearen garapen berdinkidea
o
Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira
o
Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea,
genitalitatea, ezta koitoa egitea ere
o
Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
o
Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren
baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da
o
Elkarrekiko errespestuan, nahian eta
adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da
o
Sexualitatea eta genero-identitatea alda
daitezke bizitzan zehar
o
Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak
heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du,
pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen anitzasuna bistarazi eta
normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta
sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.
Ikasgelan edo hezkuntza ez
formalean lantzeko, oso baliagarria eta interesgarria da Beldur Barikeko
programaren baitan egiten den web gunean gaia lantzeko eskegi duten
informazioa: post-ak, bideoak…
Oso interesgarria ere da Arrakala
proiektua. Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak
elkarlanean abiatutako proiektua. Testigantzetan oinarritutako dokumental baten
bueltan, heteroaraua gainditzeko tresna kutxa bat sortu zuten. Guzti hori modu
parte hartzaile eta dinamikoan egin zuten, gainera. Hemen making offaren bideoa:
Ikastetxean lantzeko zenbait erronka:
-
Bereziki beharrezkoa da zuzendaritzaren
konpromisoa egotea
- - Irakasleak eta eskola komunitateko kide guztiak
gaiaren inguruan prestakuntza jasotzea eta sentsibilizatzea
- - Sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
- - Eskola osorako plan integral bat egitea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina