HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN
“harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualen eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta"
Plana
Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Aste honetako gaia “Heziketa afektibo-sexuala” oso interesgarria da eta puri-purian dago.
Printzipioz ematen du denok jantzita gaudela gai honetaz , denok dakizkigu “zer den sexua”, “zer den sexualitatea” “zer den afektibitatea”. Agian , edukiak denok menperatzen ditugu, baina gaia, oraindik jarraitzen du eskola askotan ukitu gabe eta noski etxean , guraso askorekin berdin gaia “tabu” izaten da.
Horrez gain, berdintasun eta askatasun hitzak beti lotuta daude erlazio-afektibo sexualekin baina errealitatea ezberdina da eta oztopo edo muga asko topa ditzakegu.
Alde batetik,
normalean bikote heterosexualak bakarrik kontuan hartzen dira, beste aldetik
sexualitatea ugaltasunarekin beti lotuta
dago.
Izan ere, sexualitatea ere, sexua eta generoa bezala, eraikuntza
soziala da. Sistema patriarkalak aspalditik ugalkortasunera zuzendutako
sexualitate eredua sustatu ohi izan du eta horretarako eredu heterosexual
hegemonikoa indartu. Emakume eta gizona behar dira bikote heterosexuala
osatzeko eta seme-alaba heterosexualak izateko. Hortaz kultura eta
jendarteratze eragileak heterosexualizatzaileak izango dira.
Bestalde, gazteek duten askatasun sexuala kontuan hartuta. Ianire Estebanezek artikulu honetan hauxe dio: “Honela ulertzen ari da: ‘izan ditzakezun harreman sexua guztiak izan’. Modernoa izateko baldintza balitz bezala eta neska asko hori egiten ari dira, nahi ez dutenean ere, jatorra denaren ustetan. Ez diote bere buruari plantatzen harreman sexualik ez izatea ba dela ere askatasun sexuala”
Hori dela eta, komeni da aztertzea eta desberdintzea sexualitatea eta afektibitatea
“Afektibitatea diogunean, nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasunaz ari gara”.
Afektibitatea laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna bezala ulertzen dugu
Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du; hortaz, pertsona beste sexualitate dago eta sexualitateei buruz (pluralez) hitz egin dezakegu.
Horren ondorioz, eta lotzen baditugu afektibitatea eta sexualitatea, orduan heziketa afektibo-sexuala izateko kontuan izan ditzakegun hurrengo dekalogoa
Asteko honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat gomendatu.
Azpimarratzekoa da hurrengo puntua:
Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean, natur zientzietan eta biologian ugalketa aparatuen deskripzioaz eta fisiologiaz arduratzeko agindua dute, ez besterik. Horretan ere, genero estereotipoak erreproduzitzen dira, besteak beste, Sara Lafuente soziologoak “ugalketaren inguruko iruditeria hegemonikoak” aztertzen ditu; “espermatozoideek maskulinitatea hegemonikoa gorputzen dute, borrokalari porrokatu gisa agertzen dira eta gai izango dira lurra menderatzeko, obularen barnean sartzea dela medio” Obuluak pasibo aurkezten dira eta espermatozoideak aktibo, garrantzitsuenak balira bezala
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Azpimarratzekoa hurrego web orria
"HIRUKI GUNEA" SEXU IKERKETA - DOKUMENTAZIOA - HEZKUNTZA FEDERAZIOA"
3000 gastek parte hartu dute heziketa afektibo-sexualaren ikastaroetan
Antolatzaileen ustez, ,"heziketa sexuala koitoz edo HIESAz htiz egitea edo preserbatiboak eskuratzea baino gehiago da.
Orduan non geratzen da heziketa afektibo-sexuala????
Zein dira zure ustez hau guztia
ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?

- Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseraikitze lana.
- Afektibitatearen garapen berdinkidea
- Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak
- Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere
- Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
- Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da, bere barne balioak kontuan izanda
- Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da.
- Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
- Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu, barne hartzen dituelarik adin guztiak, sexu-orientazio anitzak
- Ez pertsonak sailkatu eta estereotipo batean sartzeko. Norberak bere buruaz aritzeko aukeratuko du nahi duen etiketa bere bizitzaren une zehatz batean, hori bada berak nahi duena
Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak
heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan nahi du,
pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta
normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta
sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.
Asteko honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat gomendatu.
Azpimarratzekoa da hurrengo puntua:
Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean, natur zientzietan eta biologian ugalketa aparatuen deskripzioaz eta fisiologiaz arduratzeko agindua dute, ez besterik. Horretan ere, genero estereotipoak erreproduzitzen dira, besteak beste, Sara Lafuente soziologoak “ugalketaren inguruko iruditeria hegemonikoak” aztertzen ditu; “espermatozoideek maskulinitatea hegemonikoa gorputzen dute, borrokalari porrokatu gisa agertzen dira eta gai izango dira lurra menderatzeko, obularen barnean sartzea dela medio” Obuluak pasibo aurkezten dira eta espermatozoideak aktibo, garrantzitsuenak balira bezala
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Azpimarratzekoa hurrego web orria
"HIRUKI GUNEA" SEXU IKERKETA - DOKUMENTAZIOA - HEZKUNTZA FEDERAZIOA"
3000 gastek parte hartu dute heziketa afektibo-sexualaren ikastaroetan
Antolatzaileen ustez, ,"heziketa sexuala koitoz edo HIESAz htiz egitea edo preserbatiboak eskuratzea baino gehiago da.
Orduan non geratzen da heziketa afektibo-sexuala????
Erronka izango da
heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea,
pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, edo, hobe esanda, sexualitateen
diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan
integratzea.
Hots, neska eta mutil ikasle guztiak, trans*eta
intersexualak, lesbiana diren ikasleak, gay diren ikasleak, heterosexualak,
bisexualak, asexualak, pansexualak, harreman afektibo-sexualak bere buruarekin
bakarrik dituzten ikasleak … izendatuak senti daitezen baita
giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina