2016/02/19

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN



Gaiari buruzko laburpena eta balorazioa. Gai honetan Hezkuntza Afektibo-Sexuala hizpide izan dugu. Sexualitatea eta afektibitatea bete betean ikutzen duen gaia dugu hau. Sexualitatea eraikuntza sozial gisa ulertzen den kontzeptua da eta afektibitatea pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna izaten laguntzen duena.

Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin, errespetua eta komunikazioa medio direlarik.

Dekalogo interesgarri bat azaltzen da gaiaren bukaeran:

- sexu eta genero-binarismoaren deseraikitze lana
- afektibitatearen garapen berdinkidea
- sexualitatea eeta indarkeria bateraezinak
- sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa ere
- Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
- Sexualitatea ez da arrikutsua, pertsonaren baitan dago
- Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexulaitate adierazpen zilegi da
- Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
- Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu
- Baliogarriak dira ez pertsonak sailkatu eta estereotipotan sartzeko, baizik eta norberak aukeratutako etiketarekin identifikatzeko.

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan behar du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu nor den moduan onaruta sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske azaltzeko .


Gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen bat kometatzeko EMAKUNDEK argitaraturiko "EAEko nerabeak. Hurbilketa ahalduntzetik abiatuta" txostenekoa aipatuko nuke. Bertan agertzen da nola populazioaren %10a lesbiana eta gay dela estimatzen da. Gehituk, 2008an Gipuzkoan populazioaren %12ak orientazio homosexuala duena agertzen du "Aniztasun afektibo-sexualen aurrean nerabeen jarrerak" izeneko ikerketa lan honetan. Berdinduk ere 2013-14 ikasturtean egindako "aniztasun afektibo-sexualen aurreko jarrerak eskolan" txostenean LGTBQ+ erreferente gehiago dituztela dio baina gehienetan hedabideetatik harturikoak. 

Ikasle erdiak baino gehiagok antzematen dute eskola ez dela espazio segurua. Aniztasun sexualarekiko jarrera hobera doala ikusten da. Izan ere, bazterkeria behera doaz eta pertsona anitzak onartuagoak daude baina beti nesken jarrerak mutilenak baino irekiagoak izaten mantentzen dira. Datu hauek oso esanguratsuak dira.


-  Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak. Eskolak heteronormatibitatean hezten du ezkutuko curriculumaren bitartez. Ondorioz, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrekoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzen da.

Helburua izango da heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea eta espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea. Horrela, ikasle guzti guztiak izendatuak senti daitezen giza sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte bezala.

Sarritan heziketa afektibo-sexuala ikastetxean lantzen denenan kanpoko erakunde bat arduratzen da eta normalean sexualitate normatiboaren diskurtsoa ematen da.

 Ikastetxean lantzeko erronkak honako hauek nabarmenduko nituzke: 
  • sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea
  • sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
  • eskola-komunitateren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspuntutik sustatzea
  • gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna suspertzea
  • Hezkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea
Material interesgarri batzuk aipatuko nituzke bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan batik bat lantzeko: "Sexu-muxu" (EHU/UPVko materiala), EITBko "Sexu bloga" programa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina