Heziketa afektibo-sexualaren gaia hezkidentzaren lanketan oinarrizko gaia da. Gaur egungo gizartean sexua kontsumo produktua bilakatu da eta honen ondorioz emakumea batez ere, baino askotan gizonak ere, hipersexualizatua agertzen da maiz publizitatean, bideo jokoetan, filma eta serietan. Emakumea hipersexualizatua objektua bihurtzen da eta zenbait adituen arabera pertsona bati izaki kategoria kentzean bere aurkako bortizkeria justifikatzeko lehen pausoa suposatzen du.
Honekin lotuta, azken urteetan maitasun erromantiko tradizionalaren ideiak indar handia hartu du gazteei zuzendutako ekoizpen kultural ugaritan (musika, filmak, serieak...) eta honen ondorioz harremanak ondorengo ezaugarriak bete behar dituztelako ideia transmititzen da:
- Heterosexuala.
- Derrigorrezkoa. Bikote harremanetatik kanpo ez dago zoriontasunik.
- Betirako da.
- Monogamoa. Ondorioak, jeloskortasuna, kontrola, propietatea.
- Sufrimendua guztiaren gainetik normalizatu egiten da.
Honen adibide garbia eta gordina Rosario Floresen "Tu libertad" abestia da:
Honako esaldiak entzungo ditugu: "Dulce condena", "En la frontera del peligro, sólo a un paso del miedo", "Dame el veneno del dolor, sólo las espinas de la flor", "Contigo no me importa caer, rodando por el suelo siento el mismo placer", "Haz conmigo lo que quieras hacer..." Izugarria.
Honi gehitzen badiogu, gazteek pornografia oso-oso eskuragarri dutela eta pornografiak eskaintzen duen eredua oso kaltegarria dela bere osasun sexualarentzat; bonba baten aurrean gaude.
Egoera honen aurrean ikastetxeetako interbentzioa derrigorrezkoa bihurtzen da.
Asteko honetako gaiaren inguruko baliabideak gomendatu.
Ondorengo loturan heziketa afektibo sexuala maila guztietan lantzeko materiala topatuko duzue:
Materialen bilduma bat da eta bertan, beste askoren artean, Eusko Jaurlaritzaren "Sexu Muxu" programa azaltzen da. Hau da web orriaren sarreran dagoen testua:
"Leku hau Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo eta Unibertsitate eta Ikerkuntza sailek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proposatutako Sexu-Heziketarako programaren garapenerako eraiki da. SEXUMUXU deritzan ekimena, teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren maileko ikasleei dago zuzendua. Bertan, iru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat.
Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak aurkituko dituzu. Bertan sartzeko gonbitea egiten dizugu eta materialok zuretzat erabilgarriak izan daitezen nahi dugu. Alegia, gizakion hain bereizgarri diren Maitasuna eta Sexua bezalako bi dimentsioen ulermenerako eta sakonketarako."
Sexu Muxu |
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.
Gazteen euskal Behatokian 2013ko datuak topatu ditut. Datu guztietatik honako hauek azpimarratuko nituzke:
- EAEko gazteek gero eta gehiago diote sexualitatea oso garrantzitsua dela beraien bizitzetan. 2000 urtean gazteen % 24k zioten hori eta 2012an % 34k.
- EAEko 15 eta 19 urte bitartekoen artean % 51k izan dituzte harreman sexualak, penetrazioarekin zein penetraziorik gabe, % 85ek 20 eta 24 urte bitartekoen artean, eta % 90ek 25 eta 29 urte bitartekoen artean.
Aldez aurretik genekiena baieztatzen dugu, gure gazteak sexualki aktiboak dira, sexualitataari garrantzia ematen diote baino bitxia iruditu zait sexua eta maitasuna bereizteko joera. "Ezin ulertu afektibitaterik gabeko harremanik, niretzako hau izango zen "ni gabeko harremanak" esatea bezala..." Laura La Torreren iritziaren kontrako joera honen aurrean afektibitatea eta sexualtatea elkarrekin lantzeko beharra azpimarratuko nuke.
Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?
o Genero estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa egiteko ikasleak gaitu.
o Denok desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta denok aberastasun iturri bezala ikus dezagun.
o Norberak bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan dezan oinarriak jarri.
o Izpiritu kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola, testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak, bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
o Berdintasunean oinarritutako sexu heziketa landu.
o Maitasun eredu tradizionala aztertu eta honen gaineko hausnarketa kritikoa egin (kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdinaren mitoa...).
o Homofobiaren gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina