Oso txikia nintzen, baina gogoan dut gurasoek telebista berria ekarri eta piztu zutenean irudiak kolorez beterik agertu zirela. Berehala ahaztu genuen ordu arte txuri-beltzean ikusitako irudi horiek. Aurreko eta asteko honetan gaiak lantzen sentsazio bera izan dut. Dena kolorez bete da. Dolores Julianori entzun nionean esaten "normala dena anbiguedadea da" , mundu zoriontsu eta justuagoa baten atea irekita dagoela pentsatu nuen. Continuum kontzeptuak intersexualitatearen errealitatea adierazten du eta dikotonomia zorrotz horren gerruntzea mozteko guraize suntsiezinak.
Sexualitatea eraikuntza soziala da eta gure Mendebaldeko kulturan ugalketara bideratua; hortaz, gure sexualitatea koitora bideratua. Gorputzen genitalizazioak gizonezko gorputza erreferentzi gisa hartu du, beraz emakumeen anatomia baztertuz eta potere harremanak eraikiz.
Aldi berean, sexu praktika onen eta txarrean harteko bereizketa eraiki zen, sexualitate-eredu anitzak ikustezin bihurtuz eta estigmatizatzen. Kapitalak ez du lagundu egoera honetan, sexua kontsumo produktu bihurtu du- eta. hau dena kontuan hartuta, heziketa afektibo- sexuala hezkidetzailea eredu ez normatiboa plazaratzea du helburu, hau da, sexualitateen diskurtsoak beren adierazpen anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.
Baina zein da gaur egungo gazteen egoera? Genero harremanak barneratua dituzte, horretan, garrantzi handi izan dute amodio erromantikoaren mitoa eta amatasunaren mito. estereotipo sexistak mantentzen dira eta sexualitatea maitasunari lotuta ulertzen dugunez, bizitzaren proiektu zentrala bezela ulertzen dugu. Hipersexualizatuta dagoen kultura batean, askatasun sexualaren ilusioa sortu da, baina egitan horrela da?
GAZTEAK ETA ANIZTASUN SEXUALA (csis- eko 2011ko ikerketa)
Zenbait ikerketek diote gazteen artean %79 aniztasun sexualarekiko jarrera ona dutela, baina, nahiz eta gutxiengo bat izan (gizonezkoak, eskuindar ideologiarekin eta heziketa afektibo-sexuala jaso ez dutenak izaten dira) aniztasuna onartzen ez dutenak, jarrera homofobikoak nagusitzen dira. 10 ikasleetatik 8k irain homofobikoak entzun dituzte eta 10 ikasleetatik 5ek ikusi dute ikaskide bat baztertzen homosexuala izateagatik edo emateagatik.
HOMOFOBIA GORROTO DELITOA DELA DIO EUROPAR BATASUNA.
Orain arte esandakoa kontuan izanda, zeintzuk dira eskola hezkidetzailearen erronkak?
1.- Eskola komunitate osoaren sentsibilizazio eta prestakuntza.
2.- Heziketa- eragile guztiak heziketa afektibo- sexuala egiten ari garela onartzea.
3.- Eskola komunitate osoaren konpromezua.
5.- Heziketa afektibo- sexuala aniztasunean heztea.
6.- Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
7.- Gorputzaren autoezagutza eta onarpena.
8.- Aisialdia eta sare sozialen esparrua askatasunez erabiltzeko tresnak eskeini.
9.- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
10.- Material hezkidetzailearen presentzia ziurtatzea.
ESANGO DIOZU
HOMOFOBIAREN AURKAKO GIDA ETA PROTOKOLOA.
http://www.lab.eus/es/sozio-ekonomia/desberdintasunaren-behatokia/256-aniztasun-sexuala
Aste honetan lagun batek Musa Anter (1920-1992) idazle kurdoaren esaldi hau bidali dit:
"Nire hizkuntzak zure estatuaren oinarriak astintzen baditu, ziur asko, zure estatua nire lurrean eraiki duzula" . Bueltaka nabil esaldi honekin buruan, eta hitz hauek oinarri gisa hartuta esan genezake Nire sexualitatea zurearen oinarriak astintzen baditu, ziur asko, zure identitatea nirearen baitan eraiki duzula, horrela bada hurrengo abesti hau entzun...
FUCK YOU VERY VERY MUCH UN MUST BE GAY
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina