Ikastaroaren bukaerara iritsi gara, bai, eta ze
pozik!
Pozik gauza
askorengatik:
Ikasi dudan guztiarengatik, bizi izan dudan esperientzia interesgarriagatik,
izan ditugun irakasle eta ikastarokideengatik, egindako lan eta aurrerapenengatik
eta, zergatik ez esan ere, atseden pixka bat izateagatik.
Maila pertsonalean zenbat ikasi dudan! Bizitzarako
inoiz kendu ezingo ditudan betaurreko moreak jantzita gelditu zaizkit.
Hezkidetzaren ikuspegia guztiz aberastua eta zabaldua eta gaiak duen garrantzia
benetan barneratuta. Beharra konpromiso bihurtua!
Maila profesionalean, pertsonalarekin hertsiki
loturik, hainbat tresna, herramienta, baliabide eta material jasota!
Aitortu beharra daukat momentu gogorrak pasa ditudala, askotan ezina sentitu ere bai eta dena bertan behera uztekotan ere egon izan naizela; produzio-erreitmoa ikaragarria egin zait eta, egia esan, ez nuen uste bukaera arte iritsiko nintzanik. Baina bai, neure buruari uste baino indartsuagoa naizela erakutsi diot. Honek, poz handia eman dit, neure burua hobeki ezagutzeko aukera izan dut eta emaitza itzela izan da. Baina, benetan, ez dut uste neuk bakarrik lortu dadanik, zuoi guztioi, irakasle eta ikaskide guztioi esker izan da; zuen lanek eta ekarpenek eta elkarren arteko elkarrekintzek aurrera jarraitzeko gogoa eta ilusioa piztu eta mantentzen lagundu didate. BENETAN MEREZI IZAN DU!
Gure ekarpenak sare sozial ezberdinetatik
jarraitu izan duten pertsona guztiei, eskerrak emateaz gain,gure mezuen zabalkundean parte hartzera ere
gonbidatuko nieke. Ea ba guztion artean jendarte parekide, justuago, askeago
eta inklsusiboago bat lortzen dugun!
Hezitzailea naizen aldetik eta ohartuta honek
jendartea aldatzeko eskaintzen duen aukera, nire etorkizun hurbilean ditudan
itxaropen, nahia eta asmoen artean betaurreko moreak jantzita mantentzeaz gain
hezkidetzan lan egiten jarraitzea da; eskola inklusibo baten alde, hain zuzen
ere, guztiontzat kalitatezko eskola izango dena, bazterkeriarik egiten eta
onartzen ez duena, ikasle guztiak beharrezkoak direla onartu eta bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza
prozesua aberasten duela onartzen duena, horretarako, inguru hurbila
kritikotasunez aztertzen duena eta
eskola berdintasun ekosistema bihurtuz.
Ikastaro honetan zerbait ikasi baldin badu hauxe da: zenbat dagoen egiteko! Horregatik, irakasleon papera aktiboa eta baita
beligerantea ere izan beharko litzateke. Pauso txikiak
ematen jarraitu beharra dago sexismoaren
azterketa, estereotipoak detektatuz, egitea beharrezkoa da jendartea sentsibilizatzeko.
Ikastaroan bizitako prozesua jasotzen duen lantxo bat
partekatu nahiko nuke, gure ikastetxean martxoak 8rako egindako lana hain zuzen
ere:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina