2016/04/08

BERDINTASUNAREN ALDEKO LANEAN BERRIRO ERE ELKARTUKO GARELAKOAN… AGUR!

Urteetan ibili nintzen hezkidetzaren inguruko ikastaro potente baten bila.. eta iaz topatu nuen! Ez nuen pentsatu, segituan eman nuen izena! Eta ez naiz damu! Ni berdintasun politiketan lanean daramat 9 urte, lehenengo enpresa pribatuan, gero Emakunden 7 urte eman nituen eta orain Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean nabil berdintasun teknikari, eta ikastaro hau oso lagungarria izan zait hezkuntza eta hezkidetza arloan sakontzeko!

Ikastaroan bizitako prozesua biltzen duen abesti bat topatzea oso zaila egiten zait… Gose asko gustatzen zait.. eta adibidez, abesti hau izan daiteke! 



Egia esan asko poztu nau ikustea hezkuntza arloan lan egiten duen jendea berdintasunaren alde hain konprometitua ikustea eta ikasteko prest izatea, izan ere,  Hezkuntza da txiki-txikitatik berdintasun baloreak transmititzeko tresnarik eraginkorrena! Eta are gehiago poztu nau hezkuntzako hainbeste profesionalekin esperientzia hau elkarbanatzea, eta, noski, hain profesionalak izan diren irakasleak izatea! Beraz, mila mila esker denoi eta AURRERA!  Zuen ekarpen, baliabide eta abarrak nirekin eramango ditut.!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina