2016/04/08

IKASTAROAREN AMAIERA BAINA AMAIGABEKO GAIA ORAINDIK

  •  Ikastaroaren amaiera iritsita orokorrean balorazio positiboa egiten dut, hezkidetzan sakontzeko aukera bikaina izan delako niretzat. Gai honen aspektu eta eremu desberdin asko ikutu dira eta honek begirada zabaldu egin dit. 
Profesionalki aberatsa suertatu zait baliabideen aldetik izan dugun aniztasuna eta ugaritasuna altxorra bilakatu da hezkidetza lantzen dugunontzat.


 Pertsonalki ere nire inguruko begirada zabaldu didala aitor dezaket. Horrez gain, sentsibilitate berezia izan dut nire bizitzako esparru guztietan gai honekin eta esan behar dut honek arazo bat edo beste ekarri didala inguruan. Horren lekukotza bat idatzita utzi nuen 3.jarduera batean esku hartze hezkidetzailea zure inguruan atal batean. 

Hautsak harrotzen dituen gaia da. Komunikabideetan pil-pilean dabilen kontua, alegia. Gizartea oraindik oso urrun dago paradigma honetatik eta horren kontzientzia suspertzen duzunean, jendearen erreakzioa bortitza da. Barrenak astintzen ditu. Ez da neutrala. Honek suposatzen du etengabe borrokan aritzea jende guztiaren kontra eta honek kosto pertsonal handia dakar berarekin. Bestalde, hau erlatibizatzen ikasi dut bizitzan bizitzeko. 

Resultado de imagen de feminismo
Izan ere, bizitzaren esparru guztiak betaurreko moreak ipinita neuzkala konturatu naiz. Edozein gauza ikusi eta begirada hezkidetzailea nuen atzean. Dena hobetzeko eta zorrotz jokatzeko. Horregatik, diot "...amaigabeko gaia oraindik" izenburuan. Bide luze eta zabala gelditzen bait zaigu berdintasuna lortzeko.

  • Ikastaroari esker bizitakoa jasotzen duen abestiak Mikel Laboaren "Lili bat" aukeratuko nuke, lili lorea hezkidetzako ikastaroa izanik, ostoz ostoz eranzten joan gara eremu honen ezagutza eta aurreiritziak. Are gehiago, hein handi batean pertsonalki erantzi ere eta amets egiteko aukera eman digu ikastaroak, abestiak dioen bezala. Mundu justuago eta ekitatiboagoa amestuz eta bilatuz.


  • Ikastaroarekin lotuko nituzkeen adjetiboak: interesgarria, trinkoa, aldarrikatzailea izango lirateke; izenak: aberastasuna, aniztasuna, berrikuntza; sentimenduak: antsietatea, urduritasuna, presioa.

  • Ikastaroari buruz hezkidetzak dituen alderdi hain desberdinez jabetza izan da. Gaiak duen altxorra eta zeregin handia. Beste ikastarokideengandik interes komuna, baliabideen aberastasuna eta elkarreragin birtuala izan da. Guztion elkarreraginak politak izan dira. Nahiz eta ez ezagutu, jakin mina sortu da eta elkarren arteko harreman positiboa.
Resultado de imagen de claustro de profesores
  • Kanpotik hezkidetzaren inguruan interesa izan dutenei zera esango nieke : gure blogera iristeko interes handia izan dutelarik jakin min berbera partekatzen dugula eta bertan jasotzen diren iruzkinak eta baliabideak denonak direla, denen artean partekatzeko eta honekin jarrai dezatela ekinez.

  • Hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilean dauzkadan itxaropenak gai honekin jarraitzea ikastetxeekin lantzen eta jakin mina suspertzen, ikastaroak eskaini dizkidan baliabideak erabiliaz eta elkarren artean hezkidetza jorratzen jarraitzea. Ikuspuntu eta begirada hezkidetzailea bizitzan modu profesionalean eta pertsonalean ipiniaz, kontzientzia sustatuz eta bizitza leloa eginez.
Resultado de imagen de begirada morea
http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/04/ikastaroaren-amaiera-baina-amaigabeko.html 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina