2020/12/14

ANDROkZENTRISMOra

Aste honetan emakumeen ekarpen eta presentziei buruz aritu gara, honako hitz-hodeian laburtu ditut buruan geratu zaizkidan kontzeptu batzuk: 





Aurreko ikasturteetako kideen blogetako ekarpenak irakurtzea ere aberasgarria egin zait, eta oraindik barrezka nagoen Meme hau duena gomendatu nahi dizuet, eskerrik asko Umorea erabiltzeagatik ItsasoGO😂!!!


Aipatzeko euskal emakume modura Bizenta Mogel ekarri nahi nuke. Leireaik ere aipatu zuen bere egunean blogeko sarrera honetan. 

Izan ere, lehenengotariko euskal emakume idazle bezala edo bere garaiari aurre hartu zion idazlea kontsideratu daiteke, Yolanda Arrietxa Malaxetxebarriak bi elkarrizketa hauetan dion bezala. 

Irudi honetan laburtuta dago bere aipuaren zatitxo bat: 
 Iturria: Markina-Xemeingo berdintasunerako plana



Nahi al duzue aipua osorik? 

Idatziz?

https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/M/MogelBIpuionak002.htm

Rapa entzunaz?


Bide batez, Yolandak idatzitako "Argiaren alaba" liburua irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet, errealitatea eta fikzioa uztartuz egindako nobela ederra, 2015eko euskadi literatur saria irabazi zuena, gainera. 


Bukatzeko... eremu hezitzailean eta jendartean ere... Androzentrismotik...

ANDROK ZENTRORA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina