Aste honetan ikasi, ikusi, ikertu eta hausnartu dugunak hamaika
buru hauste sortu dizkit. Lehendik ere askotan ibili nahiz gai honen jira-biran
eta askotan amaitu dut sututa.
Egia da bai gure hizkuntza ez dela izatez sexista, baina bere
erabilera sexista izan daitekeela egia da. Ikusi dugun bezala, gainera, bizi
garen lurraldea eta bere egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, gaztelaniako
hainbat esapide, hitz-joko eta erabilera nahasten ditugu euskaraz mintzatzean
eta horrek eragina izan du gure hizkuntzari sexismo kutsua emateko.
Duela urtebete inguru arte, “politta” hitza emakumeentzat soilik
erabili ohi nuen nik. Gizonezkoentzat “ederra, edo guapoa” erabiltzen nituen.
Gizonei polit deitzea arraroa egiten zitzaidan. Baina egun batean, gizonezko
batek azaldu zidan, polita hitzak ez duela generorik markatzen eta
gizozenkoekin erabiltzea ere zilegi dela.
Banaketa hura ez nuen kontzienteki
egiten, baina haren azalpenen ostean ohartu nintzen nire hiztegiaren
erabileraz. Harrezkero polita hitza bi generoei zuzentzero erabiltzen dut.
Aurreko asteburuan, Madriden izan nintzen, Txueka auzoan hartu nuen
ostatu. Auzo horretan LGBT mugimenduko jendea bizi da gehienbat. Hori entzunda
auzoa banderatxoz eta errebindikazio mezuz josita egongo zela uste nuen, baina
ez. Auzo batetik bestera igarotzean ez duzu ia ezer ezberdinik antzematen.
Auzoen arteko ezberdintasuna hizkuntzan antzeman nuen, gizonezkoek euren artean
elkarri zuzentzeko aditz modu femeninoa
erabiltzen dute. Lehendik entzuna nuen erabilera horren berri, baina harrituta
geratu nintzen hala ere, sekula ez bainuen errealitatean ikusteko aukerik izan.
Ikusiak ikusi, hauxe da nik sortutako memea:
Gure hitz egiteko modua, buruan dugun pentsamendua eta
sinesmenaren isla dela argi dut. Nola hitz egin nahi dugun kontziente bagara,
gure barne ideiak alda ditzakegu. Baina hitz egitea inkontzientea badugu, eta
harreta berezirik ez badugu jartzen, gure barneko ideietan oinarrituta irteten
zaigu. Baina nork sartu dizkigu ideia horiek? Gizarteak sartu nahi izan
dizkigun deiak ditugu barnean, neurri txikian edo handian, baina ideiak
manipulatuta ditugu guztiok. Nire aburuz, horren ondorio da gure hizkuntza
sexista izan ez arren, bere erabilera sexista izatea posible izatearen
errealitatea. Ideia honetatik sortu dut nire memea.
Ihazko postari dagokionez, berriz, Maite Antxustegiren hauxe aukeratzen dut. Lan
osoa eta argia izateaz gain, bertan ageri den irudiarekin geratzen naiz.
Irakaslea bere ikasleekin ari da femenino/masculino adizkiez. Ikaragarria
iruditu zait hezkuntzaren barnean horrelako asakeriak egiten ditugula ikustea.
Okerrena da, ez zaidala argazki zaharkitua irudizen, oraindik ere horrelakoak
burutzen direla uste dut tamalez.
Gida ez-sexista aukeratu beharko banu Amelia Barkinek
emakunderentzako idatzitako gida proposatuko nuke. Amelia irakasle izan
nuen, eta bat egiten nuen bere ideiekin, hark ere argi zituen bere ideiak eta
egitekoak eta bere ideietara atxikitzen gintuen ikasleok ere. Gida honen berri
banuen lehendik eta osoa iruditzen
zaidalako aukeratu dut. Hasierako sarrerak gogoetarako bidea irekitzen du eta
gaiarekin hasiera batean bat ez daudenak inguratzeko ere baliagarria dela
esango nuke. Gomendagarria.
Aurreko puntu guztiak gogoan hartuz, eta lotuz, erronka asko
ditugu burutzeko. Dena den nagusiena, kontzientzia
sortzea dela esango nuke. Konformismoan
bizi gara, aldaketarako, aurrera-biderako interes berezirik erakusten ez duen
herritar ugari dago; hori horrela, kontzientziaz jokatzen duten herritarrak
behar ditugu aurrera ekiteko. Beraz, nire aburuz, erronka zailena, eta
beharrezkoena hauxe dugu. Dugun errealitateaz ohartu, hausnartu eta batera egin
behar dugu aurrera. Kukai dantza taldearen hitz joko batean irakurri nuen “Biziraupena bakarkako borroka da, baina
eboluzioa taldelana”, eta kasu honetarako oso aproposa iruditzen zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina