Aurreko posten artean, Amaia Chuecarena hautauko nuke, bertan azaltzen diren memeak oso onak iruditu baizaizkit. Lan ederra egin zuen Amaiak.
Hezkuntza ez sexisten giden artean, Emakunderen “Euskaren erabilera ez sexista” gomendatuko nuke, azken batean, nik euskaraz ematen ditut klaseak eta gida horren berri irakasle guztiek izan beharko genuke. Nik nire lankideei korreoz bidali diet, gida hori ezagutu dezaten.
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, euskararen harira Aitor Sarriegi Galparsorok botatako bertsoak konpartitu nahiko nituzke zuekin. Badakit Euskararen inguruan hausnartzen duela baina bere hitzak hezkidetzaren eta gure hizkuntza-komunikazioaren arlora ere ekar genitzake. Hona hemen azken bertsoa:
“ardura handiko lana, da nire ustez daukaguna
irakaslea ez baita, ikaslearen laguna
honatara iristeko, nor izan da erroduna
ikastolan falta bada, kontzientzi euskalduna
hemen egin behar dugu, geuk egin dezakeguna
buenos diaska ezinda, hasi guretzat eguna
eta nolakoa izango, da guretzat etorkizuna
haurrei eskatu ezkero, geuk egiten ez duguna. ”
Bertso hau ezinbesteko iruditzen zait irakasleak eredu izan behar dugula azpimarratzeko, eta gure hitz egiteko era ere ispilu izango da gure ikasleentzat. Beraz, irakasleon erronka nagusia, gure komunikazioa hezkidetzailea izatea da. Eta horretarako, lehen aipatutako gida irakurtzea ezinbesteko dugu betaurreko moreak janzteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina