Zer
da bakea eta zer biolentzia? Zer da gatazka eta zer normalizazioa?
Normalizazioak bakea al dakar? Noren bakea? Noren gatazka? Zer da
bakea? Egoera normalak hartu izan dira bake egoeratzat. Gerran ez
dauden gizarte demokratikoak bakean bizi direla ulertzen da. Hau da,
egoera normalizatuan. Bakea eta normalizazioa elkarrekin doaz gure
pentsatzeko eta mundua ulertzeko eran. Baina ez gara konturatzen
patriarkatuaren ikuspegitik pentsatu izan direla beti bakea eta
normalizazioa, alegia, ideologia androzentrikoaren ikuspuntutik;
beraz, ikuspuntu feminista batetik, bakea eta normalizazioa ez dira
izan biolentziarik eta gerrarik eza, baizik eta guztiz kontrakoa.
Izan ere, patriarkatuan emakumeen kontrako biolentzia da araua, eta
sistema patriarkaleko normalizazioak zera esan nahi du: emakumearen
menpekotasuna. Gizarte baketsu eta normal bat da gizarte bat non
emakumezkoak otzanak-esanekoak baitira eta gizonezkoek gobernatzen
baitute.
Jule
Goikoetxearen hitzok aurkitu ditut Bakea
ez sa existitzen, feminismoa bai izeneko
ponentzian. Bigarren
atalak
ere gogoeta interesgarria dakar esku artera, eta iruditzen zait, izan
baduela gai honi ekarpena egiteko hezur eta mamia.
Gatazkaren
inguruan egiten dugun identifikazioa positiboa ala negatiboa den
aztertzea garrantzitsua da, gatazkaren konponbidea erraztu nahi
badugu. Gatazkak enfrentamendu eta norbere usteen defentsa sutsuan
ulertu baitezakegu; edo kontrara, beste ikuspuntu bat ulertu,
prozesatu, eta gurearekin alderatuz, konponbide bat bilatzeko egoera
bezala identifikatu. Generoen arabera harremanak eraikitzeko modu eta
jokamolde ezberdinak ditugun bezalaxe, gatazkei aurre egiteko era
ere, zertzelada anitzez josita dago.
Biolentzia-eza,
batez ere, izateko modu bat dela aipatzen da irakurgaian; gatazkaren
aurrean jokatzeko modu bat, pertsonen artean harmonia, elkarrekiko
errespetua eta norbanakoarekiko duintasuna eraikitzeko baliabide
baliagarria. Nire ustez ildo horretan hezi gaituzte emakumeok.
Bakearen bila, indarkeria egoerak sahiesteko beharrean, agresibitatea
ezkutatzeko joeran... justifikaturik egon ala ez, defentsan edo
autodefentsan egin izan ala ez... baina arazoei aurre egiteko
bestelako moldeen erabilera egin behar du emakume duin batek. Isilik
geratu behar bada ere, bere ideietan amore eman behar badu ere,
ondokoarena lehenetsi eta bere ideiak bigarren plano batean jarri
behar baditu ere... bere burua umiltasunaren eta apaltasunaren
izenean gutxietsi, eta “por la paz un Ave María” irentsi.
Gatazken
kudeaketan, orduan, non daude emakumeak? Non bere beharrak? Bere
bizipenak? Bere arazoak? Gatazken aurrean, zeintzuk dira kultura
maskulinoaren jokabideak eta zeintzuk femeninoenak?
Interesgarria
iruditu zait gatazka baten aurrean izan ohi dugun portaera ulertzeko
eskema hau:
Ados
nago, orokorrean ematen diren portaeren definizioekin. Lehiatzea,
sahiestea, etsitzea edo lankidetzaren bidez irtenbide partekatuak eta
orekatuak bilatzea izaten da, batipat, gatazka baten emaitza.
Honen
aurrean galdera datorkit ordea: helburua oso garrantzitsua denean,
eta harremana ez hainbeste... zein ateratzen da garaile lehia baten
aurrean? Emakumea ala gizona? Zeinek ihes egiten du lehenago,
emakumeak ala gizonak? Zein egokitzen da errazago bestearen egoerara,
emakumea ala gizona? Kasuak izango dira, bestelako gertaerei bide
ematen dietenak baina... orokorrean... zalantza handirik ez dagoela
esango nuke.
Iazko
ikaskideen lanen artean Ane
Lenizenak piztu dit arreta. Bideo interesgarriak planteatzen ditu
ikasleekin lantzeko gatazkaren konponbidearen gaiari loturik.
Hezkidetza eta genero-ikuspegia txertaturik haur zein nerabeekin
gatazkez eta harremanez aritzeko aitzakia ezin hobea direla iruditzen
zait. Gainera, modu dibertigarri eta alaiean proposatuta. Talde
txikitan egoerak aztertu eta errealitatean gertatzen zaizkigun
gertakizunekin alderatzeko beta ematen dute. Modu inplizitu eta
esplizituan jorratzeko material gaurkotua da.
RESOLUCION DE CONFLICTOS
NO
PIERDAS LA PERSPECTIVA
Horrez
gain, sarean
arakatzen jarraituta gaiaren inguruko bideo azalpen argiak aurki
daitezke. Nik honako hau ikusteko aukera izan dut, ea zer
deritzozuen:
Eremu
hezitzailearen erronkak
zein diren hitz gutxitan definitzea zaila egiten zaidan arren,
lehentasunezkoak iruditzen zaizkidan hauek azpimarratuko nituzke,
besteak beste, feminismoaren ekarpen gisa lehendik ere aipatu
direnak:
- Pentsamendua eta sentimenduaren dikotomiarekin apurtzea.
- Gatazketan pertsona oro subjektu garrantzitsu gisa identifikatzea (sexua, etnia edo klasea edozein izanik ere).
- Indarkeriaren erabileraren deslegitimizazioa lantzea
- Irabazle vs galtzaile eskema eta antolakuntzarekin apurtzea.
- ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina