2018/03/12

Gatazkatik ikasi, eta irtenbideak abiarazi.



Gaztazka hitzaren inguruko brainstorming batean egon naizen guztietan, irten diren idea gehinak konnotazio negatiboa izan dute. Gure jendartean, gatazka zerbait txarra izango balitz bezala hartzera bultzatu gaituzte, kontuan izan gabe gatazka ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako. 


Aste honetan landutako ideien artean, Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan agertzen den definizio bat berrezkunatzea nahiko nuke.  Gatazka bera ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positibia edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.

Beraz, gure bizitzan modu positibo edo negatibo batean eragina izangu duena, gatazkaren kudeaketa izango da.

Pasadan urteko ekarpenetatik, Idoia Luzuriagaren “Emozioak, Krisiak, Gatazkak” izenekoa aukeratu dut. Bertan gatazken eta emozioen arteko loturari buruz hitz egiten du, eta uste dut, funtsekoa dela lotura horri behar duen garrantzia ematea gatazken kudeaketa prozesu positibo bat emateko. 

Beste alde batetik berreskuratu nahiko nuke bertan aipatzen duen film bat, “ Del revés” edo “Inside out” izenekoa. 

Aspaldi ikusi nuen pelikula bat da, eta gazteekin emozioak lantzeko erabili izan dudan bideo bat da. Seguruenik ikusita duzuela. Nik pare bat aldiz ikusi dut, eta guztietan malkoz beteta bukatu dut. Baina esan beharra daukat, behin betaurreko moreak jarrita, pertsonaiek duten rol estereotipatuak min ematen didatela. Pertsonai bakoitzak emozio bat irudikatzen du, eta ez dut uste kasualitatea denik emakumezko pertsonaiak tristura, poza eta nazka irudikatzea. Eta gizonezko pertsonai batek, haserrea. Eta zer esan edertasun kanonei buruz... Azpimarratzekoa da poza irudikatzen duen pertsonaia gaur egungo jendarteko edertasun kanonak betetzen dituela, eta tristurak ez ordea. Positibotzat hartzen den emozioa edertasun kanonekin bat dator, eta negatibotzat hartzen dena, ez.  

Hala ere, emozioak eta gatazken arteko lotura lantzeko baliabide interesgarria iruditzen zait. Horrez gain, aurretik esandakoa kontuan izanik, esango nuke  estereotipoen lanketa ere egiteko baliagarria izan daitekeela. 

Zein da zure ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?

Ba egia esan, nahiz eta hezkuntza arloan gero eta garrantzi gehiago eman adimen emozionalaren lanketari eta gatazken kudeaketari.  Oraindik gatazka hitzak sekulako konnotazio negatiboa dauka, eta askotan beldurra da nagusi gatazken aurrean. Erronka indartsu bat, hezitzaileok gatazken inguruan dugun kontzeptu negatiboa gainditzea da, horrela gatazken aurrean beste jarrera bat izanez. Lehenik eta behin, gure baitan barneratutakoarekin kritikoak izan beharko ginateke, gerora ikasleekin ere garapen hori lantzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina