Indarkeria matxista: gizonezkoek bere figuratik eta bere begiradatik
erabiltzen duten indarkeria da. Arriskuan daude emakumeak eta baita
maskulinitate hegemonikotik ateratzen diren gizonezkoak ere.
Indarkeria matxistaren barne daude indarkeriaren manifestazio guztiak: sotilak(hizkera sexista,
mikromatxismoak, txiste matxistak, publizitate sexista) eta esplizituak (mespretxuak, umiliazioak, xantaia emozionala).
Mugimendu feminista izan da arazo
hau bistarazi eta salatu duena. Indarkeria matxista jendarte osoarena da, arazo
politikoa da. Horregatik begirada zabaldu behar dugu eta gizonengan arreta
jarri behar dugu. Gizonezkoek ere
borrokatzea lortu behar dugu.
Indarkeria matxistarekin bukatzeko bi estrategia aurkezten
dira:
1.
Maskulinitate berriak eraiki: Gaur egun badaude maskulinitatea eztabaidan
jartzen duten taldeak,baina ez da lan erraza. June Fernandezen
hitzetan "gizon batzuk emozioak
adierazteko, umeak zaintzeko edota sexualitate desberdina esploratzeko prest
daude baina ez estatusa, ospea, boterea...uzteko prest. Egia esan gizonek boterea
galdu behar dute sexismoak eragindako desorekarekin bukatzeko". Honetarako
gizon taldeek mugimendu feministarekin bat egitea ezinbestekoa dela esaten du Federico
Abreu Silveirak.
2.Autodefentsa feminista sustatu: emakumeen
ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da. Bertan
jarrerak, emozioak eta autoestimua lantzen dira. Hortaz aparte, beldurra nola
galdu, gorputzaz nola jabetu edota erasoak identifikatzen ikasten da.
Maialen Lujanbiok
esandakoarekin bat nator: "Jo duten emakumeari, berari jartzen dio
bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari jartzen diote araua
gurasoek. Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik". Zergatik
bakarrik emakumeari esaten zaizkio holakoak? Noiz gizonezkoari? "Lehenengo
puntua, ez inor bortxatu, bigarren puntua, bortxatzeko gogoa badut lagunari
esango diot etxera eraman nazala..." azaltzen du Ohiana Etxebarrietak.
Iazko ikastarokideen postak irakurriz, Ane Zurutuzaren hau
aukeratu dut, material aproposa elkarbanatzen baitu guztiokin.
Ikasleekin lantzeko indarkeria
matxistaren aurkako leloa sortu dut
eta bertan emakumezkoen baina baita gizonezkoen rola azpimarratu nahi izan dut,
izan ere, ikasgaian ikusi dugunez ez da bakarrik emakumeek borrokatu behar
duten zerbait.
* Pertsona libreak heztu, beldurrik
gabe bizitzen lortzen dutenak.
*Errespetuzko jarrerak bultzatu
*Maskulinitate berriak gizarte
heteropatriarkalarekin amaitzeko tresna bat izanik, gizarte hezkidetzailea
lortzen lagunduko du.
*Maitasun erromantikoarekin amaitu
pertsona bakoitza libre izan daiten nor eta zelan maitatu.
Azkenik, maitasun erromantikoaren inguruko bideo hau gustatu zait. Neskak ederto asko azaltzen du zer den eta zelan sentitzen garen horrelako maitasun batekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina