Asko dira emakumeen aurkako indarkeria
izendatzeko erabiltzen diren terminoak. Besteak beste, indarkeria matxista,
genero-indarkeria, etxeko indarkeria, emakumeen aurkako indarkeria,
familia-indarkeria eta familia barneko indarkeria. Horiek guztiek, muinean erro
bera dute: indarkeria hori eragin edo ontzat ematen dutenek ideologia matxista
dute. Bestetik, aipatzekoa da indarkeria matxista ez duela zertan beti gizon
(gizon talde) batek eragin. Izan ere, egun gure jendartean indarrean dagoen
sistema patriarkalak eta kulturaren zenbait alderdik indarkeria matxista
eragiten dute. Izan ere, kalte fisiko, sexual eta psikologikoez gain, beste
kalte batzuk ekar ditzakeelako; hala, esan liteke indarkeria matxistaren
ikusmoldea oso zalaba dala.
Honekin lotua, hona hemen aste honetan Irati Elorrietak argitaratutako artikulua.
Aipatu beharra dago, indarkeria zuzenaz gain,
badirela beste bi indarkeria mota bertan pairatu zirenak. Hain zuzen ere,
egiturazkoak deritzogunak eta kulturala. Generoari dagokionez, honako esanahi
hau lukete bi indakeria mota horiek:
- Egiturazko indarkeria: emakumezkoen oinarrizko eskubideak murrizten dituzten muga ikusezin eta ukaerzinei dagokie egiturazko indarkeria. Hala, ez du egile batek reagiten, sistema ekonomiko-politiko-sozialak baizik. Adibide gisa, gure jendartean indarrean dagoen sistema patriarkala jar daiteke, gizon-emakumeen arteko berdintasun zapuzten duten botere-harremaneta oinarritzen dena.
- Indarkeria kulturala: emakumezkoen aurkako edozein indarkeria mota (zuzen zein egiturazkoa) justifikatzeko edo legitimatzeko zuzen ere, usteei, balioei eta, oro har, ezagutza sozialei. Halaber, uste, balio eta ezagutza sozial horiek transmititzen dituzten mezu, zeinu, irudi eta antzekoak erabiltzeari. Hala, mintzairaren erabilera sexista eta iragarki, abesti, atsotiz, txiste, bideo-jolas, aldizkari, telebista-saio, ipuin eta antzeko asko indarkeria mota honen elementutzat har daitezke.
Beraz, esan genezake, indarkeria hauek
ez dira gizon batek eragiten dituen eredu puntualak, baizik eta sistema sozio-politiko-ekonomikoaren
eta kulturaren zati bat baizik.
Halako egoerak ikusirik, ezinbestekoa
da erronka aldetik, haurren partaidetza sustatuz, tratu onak eta enpatia jorratzea. Tratu onak,
ez bakarrik besteekiko, baita
norberaren buruarekiko ere bai, haurren egunerokotasunean ezagunak
egiten zaizkien adibideak erabiliz: jolasetan, etxean, eskolan, etab. Saioetan ikasleen bizipenak entzun eta partekatu dira, beti ere genero ikuspegia kontuan hartuta.
Enpatiari dagokionez, zer den eta zergatik den garrantzitsua adierazteaz gain,
hori lortzeko tresnak eta baliabideak eskaini behar zaizkie. Indarkeria matxistaren
jatorria eta motak ere landuaz lurraldeko haurrekin, informazioa eman eta honi
aurre egiteko baliabideak eskainiz. Bestetik, askotan, sexismoa ere transmititzen dute
hezkuntza-material askok. Hala, garrantzitsua da eduki sexistak jasotzen eta
heteronormatibotasuna sustatzen dutenak baztertzea edo modu kritikoan
erabiltzea; hau da, zalantzan jartzea transmititzen dituzten eduki horiek,
horien inguruko eztabaida sustatuz. Halaber, emakumeen ekarpenak jasotzen
dituzten hezkuntza-materialak erabil daitezke. Eta, ez badaude, sortu egin
daitezke. Gainera, gomendagarria da orain arte sexu bakoitzari ezarri zaizkion
estereotipoak apurtzen dituzten irudiak erabiltzea, bai eta emakume eta gizonen
irudi kopuru orekatua erabiltzea ere. Ildo beretik, min-tzaira modu ez-sexistan
erabiltzen duten hezkuntza-materialak baliatu beharko lirateke, edo modu
sexistan erabiltzen dutenak gelara eraman beharko lirateke, eta horietan
sexismoa hautematen irakatsi.
Amaitzeko, Leire Garroren sarrera partekatzea interesgarria iruditu zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina