2018/03/18



INDARKERIA MATXISTA ETA
 MASKULINITATE HEGEMONIKOA


Xabier Odriozola antropologoaren arabera, pribilegioak, egoera ez justu baten ondorioz kolektibo batek edo indibiduo batek ateratzen dituen onura injustoak, gehienbat materialak. Materialak bai diru aldetik, bai hospe aldetik, bai denbora eta espazioaren erabileraren aldetik, bai erabakiak hartzeko abantailaren aldetik, bai kokapen sozialari dagokionez, kokapen politikoari dagokionez… 


Gizonezkoek pribilegio horiek  mantendu egiten dituzte, hasteko maskulinitate hegemonikoak gizonezkoak boterea izatea ahalbidetzen duelako. Hala ere, maskulinitate berriek, indarkeria matxista alboratzen duten arren, gizonezkoen pribilegioek mantentzen dituzte. Beraz, ez al dago indarkeria matxista alboratu eta aldi berean euren pribilegioei uko egiten dioten maskulinitateeredurik? 

Ritxar Baceteren arabera, azken urteetan emakumezko erreferente berriak sortu dira, eta feminitateak asko eraldatu egin dira. Baina eman diren aldaketa handi horien aurrean gizonezko askok ez omen dituzte maskulinitate berriak irudikatuko lituzketen erreferente berriak izan, eta horietako asko noraezean daude, euren tokia aurkitu ezinik. Ainhoa Azurmendiren EHUko psikologia irakaslearen arabera, futbola maskulinitate hegemonikoaren gotorleku bat da,  maskulinitatearen azken bastioia. Identitate baten sorkuntzarako gune oso bereziak dira, eta batzuei komeni zaie horiei eustea. Konponbidea hezkuntzan jarri duen arren, esango nuke hezkuntza sisteman asko egin daitekeen arren, espazio hauek, non indarkeri matxista era ikusgarri batean antzeman daitekeen, "pribilegio" berezi batzuk dituztela. Indar politikoek ez dituzte era honetako guneetan esku hartu nahi izan, hainbat interes baitaude (politikoak, ekonomikoak eta abar). Sistemak babestuak omen daude, interesgarria litzateke botere politiko eta ekonomiko horien kontra egitea beraz.


Levan eta Pollack autoreek, maskulinitatearen rola lau ezaugarritan oinarritzen dute:
1. Arrakasta, boterea eta lehiakortasuna.
2. Kontrol emozionala.
3. Gizonezkoen artean portaera emozional mugatua egotea.
4. Lana eta familia harremanak kontziliatzeko gatazkak egotea.


Hauetako ezaugarriren bat gizonezkoren bat betetzen ez  dutenean, euren figura kolokan jar daiteke eta ondorioz, zaurgarriak bilaka daitezke: Esta situación de desprotección va ligada al silencio de los hombres cuando se sienten vulnerables por el incumplimiento de rol de género, como la falta de trabajo, el no poder suministrar recursos económicos a la familia, su falta de autoestima por un sentimiento de inferioridad ante otros hombres, o alguna causa que les haga sentirse débiles (Addis, 2011). Indarkeria matxista kasu asko (batez ere, bikotekideen artean, emakumeek euren senarra edo bikotekidearen aldetik jasaten dutena), testuinguru horietan ematen dira, eta gizonezkoek erabiltzen duten indarkeria bera  kolokan egondako "rol maskulinoa" berrezartzeko modu bezala ulertu izan dira.

Hala ere, gizonezko guztiek ez dute zertan era horretan jokatu behar ziurgabetasun egoeratan. Europar Batasuneko herrialde ezberdinetan egindako ikerketen arabera, emakumezkoek gizonezkoek baino depresio egoera gehiago omen dituzte (zenbait kasutan gizonezkoen kasuen bikoitza). Hala ere, badirudi emakumezkoek joera gehiago dutela egoera horietan osasun arreta bat eskatzeko, gizonezkoak ez bezala. Oso gizon gutxik eskatzen dute laguntza egoera horietan, eta badirudi euren depresio egoera hori ezkutatu egiten dutela, euren maskulinitateari atxikitutako indarraren atributuaren kontrakoa delakoan. Horrek ere azalduko luke, emakumezko gehiagok euren buruz beste egiteko saiakerak egiten dituzten arren, auren buruaz beste egiten (edo egiten lortzen duten) gizonezkoen kopurua emakumezkoena baino nabarmen handiagoa izatea. gizonezkoen artean indarkeriaren erabilera askoz zabalduagoa dagoela soberan badakigun arren, indarkeria hori ere ez da euren onerako izaten, auto istripuen, homizidioen edota gartzela zigorren ehuneko handi bat (ia gehiengoa) gizonezkoen eskutik baitator. Horren inguruko hausnarketa egitea eta gizonezkoak beraz, “berdintasunarekin gizonok ere irabazten dugu”leloa erabili beharko genuke, gizonezkoak ere planteamendu feministetara erakartzeko.

Celio Amoros-en arabera, los hombres feministas son el primer caso en la historia de la humanidad en que el grupo opresor decide voluntariamente y sin violencia dejar de serlo.



Indarkeria matxistaren atzean hainbat faktore daude bai, baina ezin da ukatu maskulinitate hegemonikoak oso paper garrantzistua jokatzen du fenomeno horretan. Maskulinitate ereduei arreta jartzea beraz, behar-beharrezkoa da: 

No hay que olvidar que la dominación masculina no se ejerce únicamente sobre las mujeres, sino también entre los hombres (Rosado Millán, 2011), (Williams, Stephenson, & Keating, 2014). Eso hace que se les entrene, desde la más tierna infancia, en la competitividad para conseguir el poder, utilizando la violencia si es necesario. 

Emakumeen “ezaugarriak” (genero estereotipoari lotutakoak) erakusten dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektuaizan daiteke, beraz, “berdintasunarekin gizonok ere irabazten dugu”.





 Neure kasuan, DBH eta Batxilergoko irakasle gisara, 12-18 urte bitarteko nerabeei begirako lelo bat proposatuko nuke, eurak indarkeria matxistan zer dan ulertu eta pertsibitzeko asmoz.LeireGarroren posta asko gustatu zait,  indarkeria matxistaren arazoa DENONA dela azpimarratzen delako, hain zuzen. Indarkeria matxistaren fenomenoa uste baino ezkutuagoa dela erakusten duen irudi eskematiko bat aurkezten du, hezkuntza zentroetan fenomenoa ulertu etaikusgai egiten duena. Bertan, ezkutuko fenomenoak agerian uzten ditu, eta horrek agian nerabeek hausnarketa egitera daramatza.







Leire Garroren postean indarkeria matxistaren gaia eskolan edo eremu hezitzailean lantzeko hainbat erronka proposatzen dira. Oso interesgarriak guztiak bai. Hala ere, faltan bota ditut gizonezkoen maskulinitate ereduen inguruan proposamenak: maskulinitate eredu hegemoniko horren “alternatiba” bat eraikitzea edota gizonezkoen rolen inguruko hausnarketa eta lanketa  bat egitea adibidez. Badirudi proposamen eta erronka guztiak “guztiei” edo emakumezkoei bakarrik zuzenduak daudela (autodefentsa feminista adibidez), aproposak dira bai, baina indarkeria matxistaren gaia lantzerako orduan ere gizonezkoei bideratutako tailer espezifikoak ere sortu beharko genituzkeelakoan nago.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina