2017/10/22

SARE SOZIALAK

Bai, aitortzen dut, teknofoboa naiz. Ez zaizkit teknologiak berriak gustatzen eta ez zaizkidanez gustatzen ba… ez ditut erabiltzen eta ez ditudanez erabiltzen ez naiz trebea eta ez naizenez trebea ba... ez ditut erabiltzen… hau askotan entzun dudan, matematikak eta ikasleen arteko erlazioa bezala: gutxi gustatzen zaie, ez dute egin nahi et orduan gehiago kostatzen zaie. Bai, badakit.

Eta ikastaroko lehenengo aste hau ze nolako SUFRIMENDUA izan zen niretzako: on line ikastaroa, teknologien mundu honi hurbiltzea, URL, foro, txat, blog hitzen atzean zer zegoen ulertzea eta barneratzea...

Eta hona 2. aste honetako gaia ba sareak.... beste hitz multzo berri eta arrotza: TAC, TEP, EHT, txio, hastag, traolak.... Lortuko dut?





(aste luze bat)


Berreskuratzen dut orain dela aste bat idatzi nuena eta agobiorik gabe hasieratik hastea erabaki dut.




1. pausua: informatu


2. pausua: sakondu



3. pausua: gure bloga irakurri eta beste ikaskideek proposatu dituzten materialak eta loturak begiratu eta hortik (modu naturalean, nahi gabe, ustekabean...) beste lotura eta bideoetara jo.



4. pausua: hausnarketa egin


5: pausua: partekatu:


Bai, onartzen dut: Sareak ez direla existitzen egitearena zentzugabekeri bat da eta benetan aste oso honetan ikusi eta ikasitako oso interesgarria iruditu zait. Sareen alde positiboak ikusi ditut, tresna potente bat informazioa eta jakintza bereganatzeko eta partekatzeko, modu azkar batean. Eta ere MUNDUA ALDATZEKO tresna bihur daitekena. Eta hau gustatu zait. Ze azken finean hori da nahi duguna ezta? Gure gaurko gizartea ez dago orekatua: Iparraldea eta hegoaldea; aberatsak eta pobreak, pribilegiodunak eta pribilegiogabeak, aukeradunak eta oztopodunak, eskubidedunak eta betebeharradunak, zapaltzaileak eta zapalduak, ... eta hau aldatzeko erabili daiteken edozein tresna ongi etorria izanen da.

Izugarri gustatu zait Garazik saregileen irudiarkin egin duen lotura: emakumeak elkarlanean, bakoitzak dakien moduan, besteekin batera, denen artean sarea osatzen.

Oso polita iruditu zait nola Dolors Reig-ek deskribatu duen zein den gaur irakaslearen papera: edukiaz gain, baloreak eman; eta nola explikatzen duen mutilen eta nesken arteko denbora libre pasatzeko modua eragina duela ikasketetan, eta mutilen artean ikasketetan dagoen (eta gorantz doan) porrot joerarekin.

Bestalde, bere alde negatiboak ere ikusi ditut. Beldurgarria Gorettik proposatu digun bideoa: teknologia berriak eta kontrolaren ingurukoa. Dolors Reig-ek ere erabilitako hitz jokua hausnarketarako oso ona iruditu zait: flash mobs eta flash robs eta hau berriro iraskasleen paperarekin lotu ahalko genuke.

Eta horrela ba, pasatu da nire astea. Interesagarria benetan, kontutan hartzeko tresna berriak ezagutu ditut; hurrengo pausua ausartzea erabiltzen!!
Hala ere Iratxek dioen moduan, nik ere “Hezur eta haragiz beteriko lagunak” nahi ditut. Kontua da jakitea gure eskura beste tresna bat (batzuk) dugula (ditugula) eta zenbait helburu lortzeko erabili ahal ditugula.

Hurrengorarte lagunak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina