2017/10/23

HEZKIDETZAZ HAUSNARTZEN: BELAUNALDIARTEKO IRITZIAK

Atzo izan nuen familia arteko bazkaria aitzakia ona izan zen hezkidetzaren gaia mahai gainera atzerako postrearekin batera. Amon aitonak, osaba izebak, lengusu lengusinak, anaia, ama eta ni batu ginen. Hamahiru eta laurogeitazortzi urte bitarteko norbanakoak gai baten inguruan mintzatzen, eta iritziak elkar banatzen. Momentu aberats eta polita sortu zen.

Mahai ingurua zabaldu nuenean eta hezkidetza zer zen norbaitek bazekien galdetu  nuenean, segundo erdira lengusina gazteenak, laster batean erantzun zidan: “ Nik badakit, hezkidetza programa dago gure institutuan eta askotan aritu gara ekintza desberdinen bidez ikasten”. Amon aitonak elkarri begiratzen zioten jakin gabe  zerren inguruan gebiltzan. Orduan gazteenak azaldu zien ahoan oraindik tarta zatia zuelarik, hezkidetzak emakume eta gizonek aukera berdinak dituztela diola eta askatasunez bizi behar garela.

Horren aurrean amonak bere garaiko bizipena kontatu zuen, berak hamaika urte zituelarik soilik, fabrikara bidali zutela lan egitera, bertan irabazitako diru guztia anai nagusiaren ikasketak ordaintzeko zirela. “Gure garaian ez zegoen berdintasunik, horregatik zuek ikasten jarraitu behar duzue, zuen etorkizuna erabakitzeko aukera izateko”.

 Egera horretan ekarpen gehiago egon ziren, eta irakasleak diren heinean mahai inguruan zeuden nagusi guztiak, ondo zekiten zer den hezkidetza.

Generazio arteko informazio trukaketa aberatsa nonbait.

HEZKUNTZAN HEZI  
ELKARLANEAN BIZI
ZABALDUZ HANDITU
KONBENTZIONALISMOAK DEUSESTU
INDARKERIA DESAGERTU
DESOREKAK SALATU
ERAIKI ETA DESERAIKI
TOLERANTZIA GARATU
ZUBIAK SORTU
AUKERAK EMAN

Asko gustatu zait Maitek pasadan urtean idatzitako post-a. eginiko ekarpenak oso deigarriak iruditu zaizkit eta  Itziar Zunzunegi Etxebarriaren hitzei eginiko erreferentzia oso aproposa.

Bost arrazoi garrantzitsu hezkidetza lantzeko:
1-      Gazteenek ikusten duten telebista eta entzuten duten musikak, maiz mezu okerra ematen dietelako.
2-      Nagusienek oraindik asko daukatelako ikasi eta irakasteko eta posible delako errealitate hobe batean eraikuntza.
3-      Ahalduntzea landu behar delako.
4-      Kategorizatzeko joerarekin apurtu behar dugulako.

5-      Askatasunen bizi eta maitatzen ikasteko, epaiketarik gabe. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina