1. LAGUNEN ARTEAN GALDEZKA
Hamaika aldiz aritu izan naiz
ingurukoekin tankera bertsuko gaiei buruz berriketan. Beraz, gutxi gora behera banekien inkesta
bidaliko nien lagunek zer nolako erantzunak emango zizkidaten. Beraz, estilo
ezberdinetako pertsonei igortzen saiatu naiz. Batzuek pertsona-pertsona arteko
tratu berdintasunari lotzen diote; generoa albo batera utziz guztion arteko
harremanak eta aukerak berdina izatea dela diote. Beste batzuek, berriz,
generoen arteko “berdintasunari ” deritze hezkidetza. Hau da, genero ezberdineko
pertsonei egiten diegun eskaintza berdintasunari. Hemen sartuko genuke,
adibidez, neska eta mutilak ikasgela berean egotea hezkidetza delaren ustea.
Eta azkenik, erantzun hutsak jaso ditut. Hau da, “beti berdinari bueltaka”
nabilela erantzun nauten mezuak iritsi
zaizkit; hau erantzun didaten pertsonek ez dute jakin hezkidetza zer den
azaltzen, emakumearen eskubideekin edo lotzen dute.
Nik ere ezjakintasunetik ekin nion bide
honi, eta apurka apurka ari naiz argitzen hezkidetzaren mugimendua zertan
datzan. Beraz, lagundu didaten kideek ere argitu diedan bidea noizbait ikusiko
duten esperantza dut.
2. OLERKIA
Hezkidetzaren
Errezetan
Osagai Zerrenda
Kuriosoa
Idatziko
Dugu
Eguneroko ogia
Tentuz
Zatitua izan dadin
Gaurtik aurrerA
3. AURREKO
IKASTURTEKO LANA
Aurreko ikasturteko lanak behatzen hasiz, bat eta beste, azkenean
geuri dagokigun arlo berean erori naiz. Hemen atxiki dudan Leire Garroren muralak
oso ondo argitzen eta laburbiltzen du HEZKIDETZA kontzeptua. Hori
horrela, zuen eskura uztea pentsatu dut.
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/10/
4. BOST ARRAZOI
Begiak herne baditugu, hezkidetza lantzeko hamaika arrazoi ikus
ditzakegu egunerokotasunean. Hona hemen horietako batzuk.
Ni neu euskal dantza irakaslea naiz, eta ikasleen %95a emakumezkoa da. Nondik dator hori? Haur gizonezkoek
beraiek erabakitzen al dute dantzara ez joatea? Gurasoek ala haurrek erabakitzen
dute futbolean edo dantzan izen-ematea? Nik baditut nire dudak. Haurrak ez daki
probatu gabe zer gustatzen zaion edo ez. Beraz, guztiok egin ohi dugun moduan
haurrek ere zerbait ezagutzen ez dutenean ingurukoen esanei egiten diegu kasu,
edo eta ereduak bilatzen digutu. Eta gure gizartean idatzita dagoela esan
daiteke neskak dantzara joan behar dutela eta mutilak futbolera.
Bestalde, aurrekoari
jarraituz, hainbat “arau” orainarte idatzita egon direnak hausten ari direla
deritzot. Dena den, emakumeak futbolean hasi dira, baina gizonezkoak dantzan
hasi ote dira? Nire aburuz, emakumezkoa
sartu da gizonaren esparruan. Baina gizonezkoa sartu al da emakumearenean?
Emakumea etxetik irten eta kalean lanean hasi zen; baina gizonezkoa sartu al da
etxeko lanetan?
Nire ustez hori da
errealitatea. Dena den, oraindik pertsonok ez ditugu begiak zabalik eta ez dugu
gure inguruan hezkidetzak duen errealitatea behatzeko gaitasunik. Ez dugu
ohiturarik ingurua ikertzeko, konformismoan
bizi gara (bai gizon, bai emakume), eta hori aldatu beharra dagoela
deritzot.
Txiki txikitatik
jasotzen ditugu generoarekiko bereizketa horiek, rol horiek. Hau guztia
aldatzeko ordea, gurasoen ikuspuntuak ere aldatu egin behar du, gurasoek ere hezkidetzaileak izan behar
dute. Baditut hainbat haur nire inguruan, neska zein mutil. Eta birritan
agertu izan zaizkit atzazalak margotuta edo eta diademak jantzita; etxetik irteteko garaian ordea, neskatillari baimendu
egin diogu diademarekin irtetea, ez ordea mutikoari. Non dago akatsa? Gurasoek moztu egiten diete askatasunerako
bidea haur horri. Aske jolastekoa, aske aukeratzekoa, etab. Zergatik egiten
dute hori? Haurra babesteko edo eta gurasoak lotsatzen direlako? Hori horrela, hezkidetzaren beharra dago,
askatasunez sentitzeko eta bizitzeko. Hezkidetzaren
beharra dago bai haurrek, bai gurasoek askatasuna sentitzeko eta askatasunez
bizitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina