Lagun
artean galdezka
Egun
hauetan, hezkidetzaren inguruan zenbait jenderi galdetzeko aukera
izan dut. Bai gertuko lagunei eta baita zenbait ikasleri ere.
Erantzun orokorra “zer da hezkidetza” galdetu dudanean askoren
aurpegiak aldatu egin dira eta gai potoloa dela esan didate, nola
esplikatu?.
Batzuk,
lehenengo momentutik argi esan zidaten ez zekitela zer zen ezta
beraren nondik norakoak ere. Landu gabeko gaia dela eta feminismoaren
inguruan beste zenbait atal landu badituzte ere, hezkidetzaren
inguruan ez dutela lanketa berezirik egin. Pare bat lagun beraien
ustetan zer den azaltzen ahalegindu ziren eta uste baino gehiago
kosta zitzaien. Testuinguru guztietan parekidetasuna bermatzea
zela zion batek, edota identitate aniztasuna, botere
harremanekin apurtzea eta gizakion askatasuna lortzea
zioen beste batek.
Konturatu
nintzen ez zebiltzala gaitik oso hurrun, baina ez ziren gai nahi
bezala azaltzeko ezjakintasun handia zutela esaten baitzuten gaiaren
inguruan. Nire ezjakintasun txikienetik hezkidetzaren nondik norakoak
azaldu nizkienean, guztiak bat agertu ziren hezkidetzaren esku
hartzea gaur egun hezkuntza munduan oso garrantzitsua zela esanez.
Akrostika
Ez
naiz oso abila bertso kontuetan, beraz honako honetan hezkidetza
hitzaren hizkiekin bururatu zaizkidan hitzak jarri ditut, era batera
edo bestera hezkidetzarekin lotzen ditudanak:
aHal
parekidEtasuna
heZi
inKlusibitatea
gU
Ni
idenTitatea
haZi
asktasunA
|
Ahal:
edozer gauza egin dezakegulako.
Parekidetasuna:
berdintasuna helmuga dugulako.
Hezi:
Heziketa gaur egungo arma dugulako.
Inklusibitatea:
guztiak behar beharrezkoak gara, bakoitzaren desberdintasunek
elkar aberasten gaituztelako.
Gu:
ingurukoen elkartasuna eta elkarlana nahitaezkoa delako.
Ni:
Nia
Identitatea:
generoen identitea, zer nahizen sentitzea zilegi delako.
Hazi:
Hezi-hazi gaitezen.
Askatasuna:
Libre bizi nahi dugulako.
Aurreko
ikasturteko lanak
Aurreko
urteko zenbait ekarpen irakurri ditut eta Ainho-rena gustatu zait
gehien. Bertan jarri duenarekin ados agertzen nahiz hein handi batean
eta akrostikan ipini dituen hitzekin ere bat egiten dut guztiekin.
Hona hemen bere blogeko helbidea ikusi nahi izanez gero:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/10/hezkidetza-gizakien-eginkizuna.html
Hezkidetza
lantzeko 5 arrazoi
-
Sexu-genero sistemarekin amaitu behar delako.
-
Pertsona askeak hazi eta hezi behar ditugulako, inolako estereotiporik gabe.
-
Beharrezkoa delako aniztasunaren trataera lantzeko inklusioari ateak irekitzea.
-
Gaur egungo botere-harremanek zer esan handia ematen dutelako eta aldaketa nahitaezkoa delako jendarte justuago batean bizi nahi badugu.
-
Berdintasuna lortzeko, txikitatik lantzea garrantsizkoa delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina