ZER DA HEZKIDETZA?
Kasualiatez lagunarteko bazkari batean, ume batek esan zuen "Bai,... egun horretan Hezkidetza daukagu " . Entzuterakoan, egoera aprobetxatu eta galdetu nion "Noiz daukazue? Nork ematen du?"... nire jakinmina asetu nahian... Mahaian solasaldian, zeuden heldu guztiek, nire bikotea eta biok izan ezik, Hezkidetza hitza entzuterakoan, eta nire galderen jakinmina ikusita, burua mugitu eta niri begiratzen, galdetu zidaten... Hori zer da? Eta nire militantziaz dakitenez, berdintasunaren kontua aipatu nuenean, "Bueno..." azpimarratu zuten. Gerora eman nizkien azalpenak argiagoak izan zirela uste dut,... Elkarbizitzan ematen diren hainbat arazo, Berdintasunarekin lotura zutela, eta hainbat arazo domeinu - sumisio binomio hori gainditzetik pasatzen zirela aldarrikatu nuenean, argiago ikusten omen zutela adierazi zidaten.
Kontua da, lehenengo erreakzioa, mesfidatia izan zela, eta honek beti berdinarekin... pentsakerarekin...
Hasteko, hauxe da , Hezkidetza lantzeko arrazoietako bat, sasiberdintasuna; Berdintasunean bizi garela pentsatzeak, dagoeneko dena lortuta dagoelaren aurreiritsi horrek, ez digu errealitatearen gordintasuna ikusten uzten. Sinbolikoan hori pentsatzen baitu gehiengoak. Bestetik, egunerokotasunean ematen diren mikromatxismoak, gure begibistatik oin puntetan pasatzen diren horiek, betaurreko morerik gabe, nekez harrapatzen diren horiekin bukatzeko, ezinbestekoa da Hezkidetza. Bukatzeko, genero estereotipoetatik at dagoen heziketa, ikaskideen arteko harreman parekideak eta pertsona guztien arteko tratu onak bultzatzea, izango ziren nire ustez, Hezkidetza lantzeko bost arrazoi garrantzitsu.
Aurreko ikasturteetako sarreren artean hauxe gogokoa daukat,aniztasun hitza ikaragarri gustatzen zaidalako😍 http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/02/identitateak-eta-aniztasun-sexualak_27.html
Ondo izan
Iratxe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina