HEZKI….ZER??????
Gai honen inguruan
pentsatzerakoan hainbat gauza datorkit burura. Hasteko, zeinek asmatu du
HEZKIDETZA hitza? Emakumea ala gizona izanda ere berdin zait, gai honek
jasotzen dituen kontzeptu, ideiak, sentimenduak… ezin dira hain arrotza,
arraroa eta pertsonalitate gutxiko hitz horrekin definitu.
Helduak galdu
egiten gara, ez dago argi HEZKIDETZA hitzak zer esan nahi duen. Nire ustez,
kontzeptua aldatu beharko zen. Gauzak argi eta garbi esan behar dira ezta? Hitz horrek niretzako ez du inondik inora
guztia jasotzen; are gehiago, niretzako konfusioa baino ez du sortarazten.
COEDUCACION Googlen
idazterakoan honako hau azaltzen da “ Educación
que se imparte juntamente a jóvenes de ambos sexos”. Interneten ere gauzak ez
omen daude argiago. Zaila da ganorazko zeozer topatzea.
Hezkidetza
kontzeptua feminismoarekin lotura handia dauka. Baita hezkuntzak ere. Beraz,
feminismoa eta eskolara bateratzea, lotzea, ekartzea zentzua dauka.
Datuak nahi
duenarentzako estatistika, datu eta lan asko egin dira honen inguruan, eta
beharrak ikusita erronka batzuk zehaztu dira.
●Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon
aztertzea, eta genero ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.
●Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta
lanbidean bidea aukera ezaten, askatasuna
eta aukera aniztasuna errespetatuz eta genero baldintzapenik gabe.
●Genero ikuspegia eskola porrotari aurre egiteko
ekimenetan sartzea, eta hezkuntza jasotzeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta neska eta mutil
guztiek hezkuntza sisteman jarraitutasuna izan dezaten bermatzea ere, ikasle
guztien aniztasuna aintzat hartuta (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte
mailakoa, funtzionala, sexuala, etab.)
●Harreman afektibo sexualak izateko eta
elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta
gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
●Eskola komunitate
osoaren atxikimendua lortzea, genero
indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei
arreta egokia eta eraginkorra emateko.
Erronka hauek baino
gehiago daude, eta ahal dugun moduan eta eskura ditugun estrategiak erabiliz
praktikan jartzen saiatzen gara.
Bakoitzak bere
betaurreko more propioak ditu jantzita, bakoitzak gauza ezberdinetan fijatzen
da eta hori aldatzen saiatzen da.
Borroka honek mila
begi, sentimendu, lan, irudimen, elkartasun….ditu. Eta zein ederra da ikustea
denak norabide berdinera begira gaudela gure betaurreko moreak jantzita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina