Inkestatxoari buruz...
Nire inguruko
jendeari galdetu diot (pisu-kideei, langileei, lagunei) hezkidetza edo coeducación (euskaraz ez dakitenentzat)
zer den galdetzen. Lau galdera eginez:
-
Ba al
dakizu zer den Hezkidetza?
-
Zein
esparrurekin lotzen duzu?
-
Hezkidetza
esatean burura datorkizun hiru hitz esan:
-
Uste
duzu hezkuntzan hezkidetzailea dela? Zergatik?
Erantzunak oso
tristeak izan dira, baina era berean, espero nituenak ere. Magisteritzarekin lotura daukatenek bakarrik ezagutzen dute, hau
da, magisteritza ikasi dutenek, baina ez guztiek. Feminismoarekin harremana daukaten pertsonek kontzeptua ezagutzeaz
gain, azaltzeko gai izan ziren. Besteei, nik azaldu behar izan diet, baina
espero dut, hemendik aurrera kontzientzia sortu izatea, eta haien kabuz
ikertzea hezkidetzari buruz.
Aurrekoen lana
Iazko Ane Lenizen
( #AneLe, HEZKIDETZA )sarrerari errepartu diot, agertzen
den bideoan ezagun bat agertzen delako, bideoarekin jada, gustatu zait, agian
formatu digitalean barneratzeko errazago delako, baina gomendagarria ere bada. Eta
irakurtzen jarri naiz, izan ere, arrazoien garapena oso interesgarri iruditu
zait.
Nire arrazoiak
Hezkidetzaren
garrantzia, zergatik erabili behar dugu hau? Zertarako? Nire ustez, bost
arrazoiak hurrengoak dira:
1. Gero eta larriagoa iruditzen zaidalako
ume eta nerabeen portaerak eta izateko erak. Inboluzioa heldu da?
2. Elkarbizitza osasuntsu bat sortzeko,
komunitatearen ongizateari garrantzia ematea.
3. Ezagutzan eta informazioan oinarritzen
den, sexualitate zabal, anitz eta enpatiko bat garatzea.
4. Eskola komunitate osoaren parte hartzea
bultzatzea, irakasle, ikasle, guraso langile, herriko biztanle eta abarrei
zabalduta.
5. Askeak izateko, katerik gabe, lotsarik
gabe, aurreiritzirik gabe. Gu geu, inolako inposaketa edo usterik jarraitu
gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina