TRATU ONAK, ELKAR ARDURA ETA ZAINTZA
“Harreman” kontzeptuari buruz hausnartzean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta gu partaide gaituzten kanpo-interakzio ugari gogora ekarri ere bai. Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu. Pertsonen arteko harremanei dagokionez, era parekidean izatea hezkuntza sistemaren helburuetako bat litzateke. Harremanak parekideak izan daitezen, hainbat ezaugarri betetzea beharrezkoa litzateke, elkar ardura egotea edota tratu ona egotea esaterako.
TRATU ONAK, elkarbizitza positiboaren oinarria dira. Tratu onak hainbat motatakoak izan daitezke:
- Nor bere buruarekin
- Besteekin (orokorrean)
- Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean)
- Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin
ERANTZUNKIDETASUNA/ELKAR ARDURA:
"Zaintza"-ren garrantzia ondo barneratzeko Paca Roblesek agindako definizioa oso egokia iruditu zait: “Zaintza lanak bizitzaren ugaltzearekin zerikusia duten lan guztiak dira, hala nola bazkaria eta erosketak egitea, arropa garbitzea, gaixoak zaintzea, umeak eskolatik jasotzea eta etxeko lanak egiten dituztela ziurtatzea. Lan horiek beharrezkoak dira egunerokoan, baina, aldi berean, erabat ikusezinak eta prestigiorik gabeak. Emakumeek zaintza lanak euren gain hartu dituztenez, estatuak ez dira inoiz arduratu nagusiez, umeez eta gaixoez. Ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo luke aurrera egin.”
Egia da, gero eta gizonezko gehiagok etxeko arduren eta zaintza lanetan parte hartzen dutela, hala ere, kasu gehienetan emakumezko "laguntzaile" gisara aurkezten dira, eta ez dituzte lan guzti horiek euren arduran hartzen. Kasu askotan, etxeko lanen eta zaintza lanetarako eskaintzen den denbora berdina izan arren (gizonaren eta bikotekide emakumezkoaren artean kasu) aurrera eramaten dituzten ekintzak ezberdinak izaten dira, gizonezkoei seme-alaben zaintza ekintza ludikoen bitartez aginez, eta beraz, ardurazko ekintzak emakumearen ardurapean mantenduz.
Post hau asko gustatu zait, bertan irudi honek zaintzen eta etxeko arduren inguruan ematen den fenomenoaren inguruko hausnarketa egiteko baliogarria iruditzen baitzait.
Post horretan, ideia estrategiko bat azpimarratzen da: Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea. Zaintza zentrala bada, pertsona bere osotasunean zentrala izango da, eta beraz, pertsona oro bere ezaugarriak edozein direla ere, gainontzekoak zaintzeko ardura eta zaindua izateko eskubidea izango du.
Amodio Zintzoen Gida oso aproposa litzateke maitasun eromantikoaren mitoak baztertu eta jendartea bestelako amodio osasuntzu eta askeak izateko. Horretaz gain, Emakunderen bideo hau, zaintza lanen eta elkar ardura konpartituen eredu ona izan daiteke, bertan aniztasuna ere ikusgai delarik:
Zaintza lanak eta etxeko lan guztiak era berdindu eta orekatu batean banatzeko (gizon eta emakumeen artean), hainbat oztopo egoten dira. Alde teorikoan horren aldeko jarrera zabaldua egon arren, alde praktikoan ustezko banaketa orekatu bat ematen dela uste okerra duten herritar asko eta asko daude.
- Zaintzen eta etxeko lanen ardura konpartitua izan behar dela eta beraz, gizonezkoek euren ardura dela barneratu behar dute. Ez "laguntza" gisako aportaziorik agin, horrek aurre suposatzen baitu berez ez litzatekeela auren ardura.
- Pertsonen garapen autonomoa garatu behar da, nerabeetasunean zehar gero eta era autonomoan egin ditzaten egunerakotasuneko edozein ekintza.
- Aitatasun eredu klasikoa (aita jainkotuarena) eta aitatasun berri (zalditxo eredua) infatilizatua baztertu eta zaintza lanen eta etxeko lanen ardura berenganatzen duen aitatasun eredu "eredugarri" berri bat sortu beharra dago.
- Ekofeminismoari begirako planteamenduen inguruko gogoeta egin eta geure egunerokotasunean aplikagarriak eta egungo eredu kapitalista heteropatriarkalaren alternatiba izan daiteken eredu berri baten aplikagarritasuna aztertu.
- Zaintza lanak prestigiatu: etorkizuneko gizarte moderno eta robotizatuetan pertsonok egin behar izango dugun ezinbesteko lana gisara edota egungo sistemaren biziraupenerako oinarrizko ardatz gisara aurkeztuz.
- Zaintza lanen eta etxeko lanen estereotipoak apurtu eta ume zein nerabeei, hasiera hasieratik, lan hauen banaketa berdindu eta orekatu batean aurrera eramaten dituzten figura eredugarriak aurkeztu (zaintza lanen eta etxeko lanen ardura bere gain hartzen duen gizonezkoaren figura kasu).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina