Hau nik, hori zuk. Gaur zuk, bihar nik. Hau zuk, hori nik. Hau
nik, hori nik, hura ere nik. Atzo nik, gaur nik, eta bihar?
Gure aiton amonen garaian, nire etxean bederen, emakumea zen
etxea eramaten zuena. Aitona zen ukuiluan, mendian, auzoan lana egiten zuena,
baina amona zen ukuiluan eta mendian lana egiteaz gain sukaldean, komunean eta
haur-sehasketan eskua sartzen zuena.
Gaur egun, asko aurreratu dugula esaten da, baina hori horrela ote? Nire inguruko etxe batzuetan gizonak hasi
dira sukaldatzen, baina nork antolatu du asteko menua? Nork erabaki du zer
sukaldatu? Gizonak hasi dira erosketa egiten, baina nork egin du erosketa
zerrenda? Aurrera egin dute, baina oraindik ere zama handiena emakumeak darama
euskal gizarte honetan.
Nire aburuz guzti horren konponbidea harremanean dago. Bikote baten kasuan bien artean komunikazio
egokia izatea behar beharrezkoa da, horrek ordea konfiantza, enpatia,
independentzia, adierazpen askatasuna, erantzunkidetasuna, etab. izatea
eskatzen du. Eta hortxe dago gakoa. Hasteko, gizarte patriarkatu honek bikote
harremanei ez dizkie ezaugarri horiek atxiki. Bestalde, orokorrean, giza
balore hauek ere alboratzen ari izateak ere eragina du.
Hori horrela, bikote harremanetan, zein gainerako harremanetan
elkarbizitzarako gakoa tratu onak izatean dago. Baina horretarako lehendabizi
nork bere buruarekin duen harremana landu behar du. Ezagutzen al dugu gure
burua? Gure barnean komunikazio egokia dugunean hasiko gara ingurukoekin ere
harreman osasuntsuak izaten.
Inoiz horrelako gauzez hausnartu ez dugunean tontokeriak iruditu
ohi zaizkigu, baina haurrera pausu hau ematean, edo eta egoeraren baten gure
burua ezagutzera eramaten gaituenean asko heldutzen gara. Gure inguruan ere
azkar detekta daitezke euren buruarekin hausnartu duten pertsonak eta hausnartu
ez dutenak. Hau da, jada beren burua ezagutzen dutenak eta komunikazioa
dutenak, eta euren buruarena gaitasunak eta mugak oraindik ezagutzen ez
dituztenak.
Inguruan ere harremanetarako arazoak dituzten pertsonak, barne
gatazka bat izan ohi dute jatorrian. Beraz tratu onetarako oinarrizko zutabea
nor bere buruarekin duen komunikazioa, eta autoezagutza da. Horren kalitatearen
araberakoa izango da ingurukoekin dugun harremanaren kalitatea. Ikasi behar dugu bizitza zoriontsu eta
osasuntsua posible dela berdintasuneko tratu onetatik eraikitzea.
Ikusiak ikusirik, ondorengo hizki-zopa honetan aurkitu harremanetan
tratu-ona adierazteko 16 hitz.
Baliabide gisa, harremonak proiektuko bideoa uzten dut, oso mezu
esanguratsuak agertzen dira bertan. Eta hizlariak, mutil zein neska gazteak
izateak ikasleentzat gertukoago bihur
lezake.
Bideoa ikusgai:http://www.arremanitz.eus/harremonak/
Iazko postari dagokionez, Leire Garroren hauxe aukeratu dut. Hausnarketa sakona egiten duela deritzot, eta
eskaintzen dituen baliabideak ere interesgarriak dira oso .
Kontuak kontu, aurrera egiteko hamaika dira hau guztia jendeartean lantzeko erronkak. Baina
erronka nagusia kalitatezko elkarbizitza lortzea litzateke. Horrek bere baitan puntu asko izango lituzke:
- Harremanetan lan zama orekatua izatea
- Zaintza lanak generorik ez izatea
- Komunikazio egokia izatea, konfiantzazkoa, enpatikoa eta hitz goxoen
erabilera nagusi dena.
- Elkar laguntzea.
-…
Jarraian dugun irudia esanguratsua da, baina hemendik urte batzuetara horrelako irudien beharrik ez izatea espero nuke.
Horretarako guztiok egin behar dugu lan, generorik ez duten
burmuina guztiek hartu behar dute parte; izan haur, gazte edo heldu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina