Hauek dira aste honetan nabarmendu nahi ditudan ideiak:
1. Harremanak.Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena.
2. Elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa
hezkuntza-komunitateetan. Elkarbizitza harremanak izatea da; norberarekin, besteekin eta ingurunearekin. Inor ez denez jakitun jaiotzen, elkarbizitzen ikasi egiten da. Eskolak ikaste-prozesu hori planifikatzeko aukera ematen digu.
3. Tratu onak ongizatearen oinarria.Ongizateko ezinbertzekoa izango da maskulino eta femeninotik hasi eta gainerako estereotipo guztiei uko egitea.
4. Maitasunezko tratu onak.
5. Erantzunkidetasuna edo elkar ardura.
BAI, hala da! Kuantitatiboki denboraren banaketa ekitatiboa izan arren, denbora horren erabilera eta denbora horretan egiten ditugun lanak edo gure gain hartzen ditugun erantzukizunak arras ezberdinak dira.
2016an Leire Gartzia eta Ritxar Bacete ikertzaileek Euskal Herrian aitek haurren
heziketan eta zaintzan duten inplikazioaren inguruko ikerketan adierazitakoa:
"Gizonek berdintasuna defendatzen badute ere,
egunerokoan ez dute hori erakusten."
Elixabete Imaz, bere tesian amatasunaren gaiarekin aritu zen:
" Gaur eguneko emakumeek,ez datoz bat amatasun-eredu tradizionalarekin.
Gaur egun ama eredu tradizionala jarraitzea frustrantea da emakume gehienentzat, baina beste alde batetik jarraitu nahi dugu pentsatzen gure
umeek behar dutela ama tradizional hori. Barne borroka handia bizi dute amek.”
Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Mariarena aukeratu dut:
TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN
gai honi buruz hausnarketa eta laburpen osatu eta argia egin duelakoz. Jarri dituen irudiak ere gustoko izan ditut!
- Maitasun erromantikoaren mitoa desegin, bere ondorioak aztertuz.
- Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
- Autoestimua indartu, sustatu eta garatu.
ONGI MAITE, ASKE MAITE, ASKE BIZI!!
BENETAN DENAK BAT GARA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina