Tratu onen inguruko lanketak liluratu
egiten nau, izan ere, diskurtso guzti hauek uztartzeko modu goxo eta zoragarria
da. Lehenengo identifikatzen naizen ideia tratu onak norbere buruarekin hasten
direla da eta bigarrena tratu onak jasotzea merezi dugula da. Bien ala biak
batuta daude eta banaezinak dira.
Gizarte heteropatriarkal eta kapitalista
honetan, emakumeak barne intseguritate handia sentitzera bideratu gaituzte,
geure gaitasunak gutxietsi eta ondorioz hauengan ez sinesteko bide bezala.
Honen helburua emakume sumisoak bilakatzea da eta bide asko erabili dituzte hau
lortzeko: nagusiki maitasuna eta irudiaren inguruko estereotipoak.
Geure burua maitatu behar dugu,
unibertso honetan bat eta bakarrak garelako eta geure izate propio horretan
zoragarriak garelako. Beraz, sinetsi dezagun hau lehenengo, honek lagunduko
bait digu geure burua goxotasunarekin tratatzen. Hau egina dagoenean, besteekin
ere tratu onak martxan jarri ditzakegu, ingurua goxotasunez tratatzen has
gaitezke. Gatazkak egon badaude baina hauei irtenbidea emateko hainbat modu
daude, norberak erosoena sentitzen dena aukeratu dezake.
Tratu onak lantzeko oso interesgarria
iruditzen zait Arremanitz Kooperatibako kideek egiten dituzten tailer eta
dinamikak, izan ere, hauetan beti dago zehar lerro gisa tratu onen ikuspegia.
Heldu zein haurrekin egiten dituzte lanketak, beraz, ezin aproposagoa!Ildo honetan, aurreko ikastarokide Artaldetik AT-en posta gomendatu nahiko nuke irakurtzeko.
Erronkak asko dira, baina tratu onen inguruan nagusiena nire ustez, orokorrean elkar gaizki tratatzen garela da, maitasun gutxirekin eta goxotasuna nonbait galdua. Har ditzagun berriro ere elkarrekin egoki zaintzeko ohiturak!
Eta orain, goza dezagun abesti batzuez!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina