Tratu onak sustatu
nahi baditugu, emozioen kudeaketa bat egitea ezinbestekoa da. Horregatik,
adimen emozionala garatzea berebiziko garrantzia du hezkuntza-komunitatean zein
jendartean. Emozioen kontzientzia hartzea eta emozioak onartzea eta ulertzea
funtsezkoak dira. Bestalde, Mari Jose Ortizek Hik-Hasi egitasmoan adierazten duen moduan, adimen emozionalak espresio
arauak ezagutzea eta errespetatzea eskatzen du. Gainera, espresio arauak aldatu
egiten dira kultura eta generoaren arabera. Esaterako, gure gizartean askoz
gehiago onartzen da amorrua mutilek adieraztea, neskek baino, eta tristura
adierazterakoan, aldiz, kontrakoa.
Harremanak eta
tratu onak, harremanak eta emozioak, harremanak eta zaintza lanak, harremanak
eta zentzumenetan oinarritutako esperientziak, harremanak eta gure gorputza,
“ni”-a, “gu”-a… guztiak loturik daude.
Pepa Bojó
psikologoren hitzetan, maitasuna (edo ikasi dugun maitasun eredua) eta
patriarkatua guztiz lotuta daude:
<<¿Qué es eso de amar? (…)
Estamos cuestionando muchas cosas, y así debe de ser. (…) La forma en la que se
nos ha enseñado a amar, a construir las relaciones amorosas ha sido dentro de
la estructura patriarcal.>>
Mari Luz Estebanek, aldiz, haratago doa eta
kapitalismoa sartzen du jokoan: “kapitalismoak
emozioen ideologia konkretu bat, maitasun pentsamendu jakin bat bultzatzen du.
(…) Maitasuna subjektuaren erdigunean dago, baina gizartearen erdigunean ere
bai. Ideologia konkretu bat da”. Eta arrazoirik ez zaio falta.
Izan ere, ekonomia
feministaren ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira
heteropatriarkatu kapitalistak gure bizitz(et)an duen eragina ulertzeko, non
zaitza lanak, dedikazioa eta denborak, familia eredu nuklearra, e.a.
elkar-loturik ulertu ditzakegun. Hementxe gaian sakontzeko erreferente batzuk: Amaia Perez Orozco, Yayo Herrero edo Silvia Federici.
Euskal Herriko Mugimendu
Feministak greba feministaren hausnarketa-dossierrean
honako hau jasotzen du “Bizitzak
erdigunean” jartzea eskatzen dugula azaltzeko:
“Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu. Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura
datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak. Ulertu behar
dugu inguruan sumatzen ditugun injustiziak elkarri loturik daudela: soldatapeko
lan feminizatu prekarioa, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen ditugun
jardunaldi amaigabeak, paperik gabe dauden etxeko langileak, botere guneetan
dauden gizon burgesek bankuaren interesak lehenestea, naturaren desjabetzea,
emakumeon, bolleron eta transon aurkako biolentziak, epaitegietan erasotzaileak
babestea e.a. Horrek guztiak erakusten digu, gure jendartean, bizitza batzuk
beste batzuk baino balio handiagoa daukatela. Hierarkia horiekin amaitzera
etorri gara. (…) Austeritateak zaintzen krisia sakondu duen garaiotan, zaintzaren berrantolaketa soziala
aldarrikatzen dugu, politika publikoen zeharkako
ardatza izan dadila, pertsonen zaintza ez dadila zapaldutakoon eskubideen
bizkar geratu. Horretarako, instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar
dituzte dagozkien zaintzen ardura, eta, ez hori bakarrik, muinetik aldatu behar ditugu gure balioak, harreman pertsonal eta
komunitarioak, bikote eta familia ereduak, eguneroko praxia, produkzio moldeak,
politika publikoak eta lurralde-antolamendua.”
Gairekin lotuta, Ernaik
egindako elkarrizketa honetan, zuzenean
eragiten diguten bi gai nagusiei buruz hitz egiten da; harremanak eta
indarkeria sexista. Bertan, harremanak hezkuntza prozesu baten ondorio direla
eta, hortaz, balore heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzen dituztela
azpimarratzen da beste gauza batzuen artean.
Nire ustetan agertu diren 2 gako/ideia/aipu
nagusiak hauek dira:
Iazko ikastarokideek egindako post ezberdinetatik, Janire Itsaso Bilbao Timiraosena eta Patricia Oregirena gustatu zaizkit. Lehenengoa, batez ere aipatzen duelako inguru-lagun-harreman
feminista batez inguratzeko garrantzia eta bigarrena eskolaren aldaketa sistematikoari
buruz hitz egiten duelako. Izan ere, hau guztia ez da zerbait puntuala, gure
bizitzak egunero zeharkatzen dituen zerbait baizik. Horregatik, aldaketa
sistematikoak behar ditugu.
Hona hemen ikasleekin lantzeko
aproposa izan daitekeen baliabide sorta txiki bat:
- Steilas-en “Tratu onak”, “Zaintzak Plazara” eta “Gure gorputz anitzetan, gu geu” unitate didaktikoak.
- Nafarroako gobernuak Tratu Onez (Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko) kanpainaren barruan sortutako txostena: “IKASGELAKO ARAUAK ETA PROAKTIBITATEA. Diziplina positiborantz”.
- Gazteen ezkongai-harremanetan genero-indarkeriari aurre hartzeko eta tratu onak sustatzeko “Amodio zintzoen gida”.
Aipatzekoak dira
bai harreman, bizikidetza eta tratu onen inguruan egin diren zenbait programa eta proiektu, hala nola: Harremonak, Kiva, Bizikidetza, Begirunezko
Elkarbizitza…
Nire ustez tratu onak hezkuntzan
edota jendartean lantzeko erronkak nagusiak hauek dira:
- Maitasun ereduei buruz hausnartzea eta, bereziki, maitasun erromantikoaren inguruan.
- Adimen emozionala garatzea, bai gaitasun intrapertsonalak (emozioen kontzientzia eta erregulazioa, autonomia emozionala) eta baita gaitasun interpertsonalak ere (gizarte kontzientzia, harremanen kudeaketa, bizitza eta ongizaterako ohiturak eta trebetasunak).
- Sistema hetero+patriarkal+kapitalistaren artikulazioa gure bizitzan duen eragina ikusarazi.
- Etxeko lanak eta bestelako zaintzak bistarazi, duten balioa aitortu eta curriculumean txertatu. Zer diren zaintza lanak, nortzuk egiten dituzten, lanen banaketak zer suposatzen duen…
Laburbilduz,
bizitzak erdigunean jarri eta bizigarriak egin!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina