Norberaren emozioak, sentimenduak eta ideiak izango dira oinarria
elkarbizitza positiboa lortzeko. Nor bere buruarekin gustura sentitzen den heinean, besteekin izango dituen harremanetan ere gustura egongo da. Beraz, aste honetako irakurgaian esaten den moduan "pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena".
Noiz esan dezakegu elkarbizitza positiboa lortu dugula ikastetxeetan? Zein izan beharko lirateke gure erronkak?
● Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura badugu.
● Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan,
curriculumari dagokionean …) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa
gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura lortzerakoan, honek estereotipoen etengabeko
sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila
sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...).
● Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak baditu.
● Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan
konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak badaude.
● Bake eta
indarkeria-eza kultura badago.
Lehenengo edizioko Mariak dionarekin bat nator: "aipaturiko erronka horiek guztiak ikastetxeetan lantzeko oztoporik nagusienak,
gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira; hauek baitira tratu
onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere
buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta
inguruarekin".
Honi aurre egiten lagunduko diguten hainbat baliabide eta estrategi:
- Mari Jose Urruzolaren pentsakera: Nor bere buruarekin harreman ona izateko (autoezagutza, autoestimua,autodefentsa, jarrera kritikoa,...); Besteekin (hizkuntza hezkidetzailea,Begikotasunez jokatu, elkartasunezko jarrerak,...); Hurbilekoen artean (elkarri lagundu, sexismorik gabeko jarrerak,...); Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin (zaindu, arduraz jokatu, ...)
- Mari Jose Leraren GOLDEN 5 Programa (Gelako klima, Gelaren kudeaketa Harremanak eraikitzen, Familia, Aprendizaia doitua)
- Nafarroako Gobernuak aurkeztutako SKOLAE programa
http://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2017/09/SKOLAE-Berdin-Bidean-Creciendo-en-Iguadad_Programa.pdfhttp://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2017/09/SKOLAE-Berdin-Bidean-Creciendo-en-Iguadad_Programa.pdf
- Adimen emozionaleko materiala
- Bigarren Hezkuntzan lantzeko Aida eta Itsasok aipatzen dituzten baliabideak:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/tratu-onei-buruzko-hausnarketa.html
Bukatzeko bideo bat eta aste honetako posterra:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina