Egia esan, aspalditik erabili ditut sare sozialak, baina azken urteotan batez ere Facebook izan da gehien erabili dudana argazkiak, bideoak edo artikuluak partekatzeko. Pasa den urtetik, Twitter eta Instagram ere erabiltzen ditut; lehenengoa batez ere Durangoko Bilgune Feministaren kontua kudeatzeko ardura dudalako eta, bigarrena, lagunekin bideo dibertigarriak grabatzea gustoko dudalako.
Nire ustez, sare
sozialak hainbat gauzetarako zubia eskaintzen digute… Nire kasu partikularrean,
feminismoaren inguruan dakidan ia guztia bertan ezagutu dut. Gai ezberdinen
inguruko hausnarketak irakurtzeko, hain beharrezkoak diren erreferenteak ezagutzeko
eta kolektiboki erantzuteko aukera ahalbidetzen dutela uste dut.
Emakumeak eta teknologia aldizkaritik,
Gloria Benderren esaldi
honekin geratzen naiz…
Azken finean,
teknologia baliabide bat da eta sare sozialek komunikazio-tresna gisa
erabiltzeko aukera ematen digute.
Lehen aste hauetan
aipatu den eta aldez aurretik ezagutzen ez nuen Remedios Zafrak dioen bezala, Internet izan da XX. mendean
gertatu den iraultzarik garrantzitsuena. Baina…
... iraultza, feminista izango da edo ez da
izango!
Horregatik, ziberaktibismo hezkidetzaileari
buruz pentsatzerakoan, ziberfeminismoa datorkit burura nahigabe…
Heteropatriarkatua komunikabideetan
eta sare sozialetan ere aurkitzen da. Izan ere, sarea indarkeria matxista
gauzatzeko beste espazio bat ere bada. Guzti honen aurrean erantzun bat
emateko, ziber + aktibista + feminista + hezkidetzailea izatea beharrezkoa
ikusten dut.
Amaitzeko, (ziber)feminismoaren
inguruan gehiago jakin nahi duenarentzat, hona hemen kontsultarako bi webgune: #ANDREA.E.M-rekin bat etorriz,
niretzat erreferente diren eta beraien sare sozialetako jarraitzailea naizen Pikara Magazine aldizkariarena
eta Akelarre Ciberfeministarena.
Bonus Track: Irantzu Varela
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina