SARE SOZIALAK
Sare sozialek feminismoan
sekulako eragina izan dutela iruditzen zait. Feministon artean zubiak eraiki
eta informazioa helarazteko bide ezinhobea bait da. Baina ez hori bakarrik,
aldarrikapen moduan erabiltzen ditugu, gure nahiak, desioak edo haserreak adierazi
ahal izateko.
Nire kasuan Facebook eta
Instagram erabiltzen ditut. Hori bai, ez dut sekula argazkirik igo ; izan ere,
Facebook-a ordezko nenbilenean mugimenduak ikusteko erabiltzen nuen, eta
Instagramen kasuan, mugimendu feminista ezberdinak jarraitzen ditut. Azkeneko profil hauetan hainbat argazki,
marrazki edo esaldi topatzen ditut, eta hauek nire bizitza pertsonalean edo
eskolan erabiltzen ditu ikasleekin.
Azken urteetan aurrerapen handia
izan dugu alor honetan, aipatu dudan bezala mezu feminista askoz ere gehiago
iristen zaizkigulako duela hamarkada baten jasotzen genuenarekin alderatuz.
Bestetik,
aipatu nahiko nuke Emakundeko aldizkaria oso-oso interesgarria dela, eta
bestetik gomendio bat luzatu nahiko nizueke: Pikara magazine izeneko
aldizkariarena. Bertan ere artikulu ezberdinak irakur ditzakegu, eta nahi
izanez gero web orria ere badauka.
Besterik
gabe, hemen uzten dizuet niri gustatu zaidan esaldia. https://i.imgur.com/iC8faee.png
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina