Nik nire haurtzarora egingo dut atzera. Nire lehen kontaktua
ordenagailu eta Internetarekin etxean izan nuen, aita ordenagailuzale amorratua
dut, eta beti egon da mundu horretan eta oso “aktualizatuta” gainera. Bestalde,
ikastolan ere LH-n jada hasi ginen ordenagailuarekin murgiltzen (Word- eta PPT
bezalako programekin gora-behera) eta gogoan dut soinketako irakasle berak
ematen zigula “infor” (hala deitzen genion) irakasgaia, gizonezkoa, noski.
Irakurritako artikuluen ondoren jabetu naiz, IKTetan (ere)
emakumea bigarren postuan geratu izan dela, gizonezko itxurarekin erlazionatzen
ditugu, gehienetan. Nire esperientzia propioa hausnatzean hala ikusi dezaket
behintzat. Urteak aurrera egin ahala, ordea, esan beharra dago estereotipo hori
aldatzen joan dela.. (¿??) Unibertsitatean IKT-ak emandako irakaslea emakumea
izan zen, EHEko irakasle guztiak ere hala zarete…. Buelta ematen ari ote..? Gloria
Bonderren, Genero eta Gizarte Informazioan aditua, artikuluko esaldi honekin
agurtzen naiz!:
Jarrai dezagun estereotipoak
hausten…
Ondo pasa asteburu luze honetan!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina