Kaixooo!!
Ni Itsaso Garcia Oyanguren naiz, Haur Hezkuntzako irakaslea. Karrera
bukatu eta Hegoameriketara joan nintzen nire esperientzia egitera, Uruguay-ra hain
zuzen. Bi urtez pasatu dut lanean han, testuinguru kritikoa zuen haurreskola
batean. Familiekin lan egitea eta esku-hartzea genuen helburu, material
birziklatuekin lan egin eta haurra osotasunean kontuan hartzen duen plana
aurrera eramanaz (elikadura, zaintza eta heziketa, familiei orientazioa
psikologo, psikomotrizista eta gizarte langilearen eskutik).
Oraindik lurra hartzen nago… Guztiz "hazi" nauen esperientzia
izan da, eta beno, hango pixkatxo bat zuekin konpartitzen saiatuko naiz ikastaroan
zehar. Orain Euskal Herrian ikasten jarraituko dut, eta horretarako ikastaro honetan izena eman dut, besteak beste. Gogotsu eta asko ikasteko
prest!!!
Nolakoa naizen?
Pertsona
inplikatua eta langilea kontsideratzen naiz. Entzuten dakiena eta jende
berria ezagutzea gustatzen zaiona!!
Bidaiatzea, argazkilaritza, eskulanetako tailer
desberdinetan aritzea (margotzea, buztina, josketa, larrua… ) gustatzen zait!
Abesti bat aukeratzea zaila zait, baina hemen pare bat, alai
ta pozik jartzen nauten horietakoa:
Txarango-ren Music
de carrer.
Baita bi nexka hauen bideo bat uzten dizuet. Perota
Chingo deitzen dira, beraiek argentinarrak dira, gero eta ezagunagoak egiten ari dira eta EHan ere egon dira kontzertutan!!
Bideo hau Cabo Polonio
herrixkan grabatu zuten. Uruguay kostako herritxo bat, mistika berezia duen
horietako lekua benetan!
Agurtzeko, asteburu hontako argazki bat uzten dizuet,
Nafarroko Bardeetakoa.
Ondo izan!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina