2018/10/12

Sareak...benetan sozialak ote?

Sare sozialekin justu justuko harremana dudala onartu beharra daukat. Facebookeko kontu pertsonala eta bidaia orrialde bat baditut, baina etekin gehiegi ateratzen ez diedala uste dut. Bestalde, bidaia blog bat ere sortua dut, Hego ameriketan zehar eginiko txirrindu biadaia baten inguruan kontuak idatzeko, baina egia da ere, ez nuela lan gehiegi egiten honetan...pereza kontua ote?

Sare sozialen erabilera erraza dela uste dut, pare bat aldiz salseatu ostean trukoa erraz hartzen zaiola, baina egunean jarraitzeko, denbora inbertitu behar da horretan eta horixe da nire erronka handiena, sare sozialei atentzioa, energia eta denbora ematea. Beraien balio positiboa ikusten diet, hala nola, gertuan ditugun pertsonez gain, beste askoren iritziak jasotzeko aukera azkarra eta eskuragarria da, honek dakarren ideien elkar trukea oso aberasgarria da, zalantzarik gabe. Ikastaro hau ere online egiteko aukera zoragarria da, izan ere, gutariko askok eta askok, bestela ezingo genuke hezkidetzaren inguruko jakituria hemen elkarbanatu eta jasoko ditugun informazioak eta lanketak egin.

Hala ere, badira sare sozialen erabileraren inguruan ditudan zalantza batzuk ere...batez ere, izenburuan diodan bezala, benetan sozialak al dira? Egia da elkarrekin birtualki komunikatzeko tresna paregabea direla, baina hankamotz ikusten ditut hainbat arlotan, hala nola: aurrez-aurrekoa anputatua gertatzen dela, honek eskaintzen dizkigun onura sozialetan trebatzeko aukera guztiekin, begiradak, ahots tonoak, gorputz espresioa, benetan elkar topatzearen balioa...Azken hauek guztiak galduak gertatzen dira mundu birtualean, zehazki, benetan sozialak diren abilezia hoiek. 


Emakunderen aldizkariko zita honekin gertatzen naiz, eta beste arrazoi bat gaineratzeko gogoarekin ere bai: aurrez-aurrekoaren balioa ez galtzearen nahia da, sare sozialak horrenbeste ez erabiltzearen arrazoia. Hala ere, noski, oreka bat bilatu behar da bizitzea tokatu zaigun garai hauetan.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina