2020/11/02

Betaurreko moreekin, aniztasun begiradak!

    Itzela da… gizarteak oso errotuta dituen sexu-genero ikuspegiak, arazoak besterik ez ditu ekartzen, sufrimendua! Astuna naizen arren, norberaren askatasunetik etorriko den LIBRE izateko bide honetan, ezinbestekoa da Hezkidetzaren ikuspuntutik egoera honi buelta ematea, beharrezkoak diren ereduak emanez. Betaurreko moreekin aniztasun begiradak sortuz, ulertuz, sentituz, maitatuz...




    Estereotipoen kontrako lan nahikotxo egin den arren, heteropatriarkatuak ezarri duen gizarte molde honen kontra egiteko, ezinbestekoa da gure burua eta belarriak zabalik eta prest izatea beti. Izan ere, estereotipo hauen atzean, genero-indarkeria baitago.


"Estereotipo sexisten iraunkortasunak genero indarkeria ezkutatzen laguntzen du”. Ines Aberdi



Itxaso PaiaSoinu berbak jaialdia, 2012ko urriaren 5ean


    Oso egoera zailak bizitzen dira eta gainditutzat ematen diren arren, oso barneratuta ditugu kulturalki jarrera eta pentsamendu ugari. Etxekoekin, eskolan, eskolara etxetik datozen ikasitakoak, eskolatik etxera eramaten dituzten ikaspenak… Kalea, koadrila…


"La heteronormatividad y los estereotipos condicionan que en estas edades parte del alumnado viva su orientación y/o identidad de género no normativa de forma confusa y revuelta. La falta de referentes y los enraizados estereotipos sociales hace que se tengan ideas estancas y, en consecuencia, negativas hacia ciertas personas que no cumplen la norma. Es por ello fundamental disponer de una pedagogía que visibilice la diversidad en general, y la afectivo-sexual en particular." (+tu)gehitu.org-en "Aniztasuna eraiki" programatik ateratako helburua.


    Denok dugu ardura hausnartzeko, desikasteko eta ikaspen berriak egiteko. Garaia da gizon/emakume rolen begiradatik jauzia emateko aniztasun begiradetara, bestelako errealitateei sarrera eginez.


    Oso interesgarria egin zait 2019/10/28an #ainarak egindako sarrera, egunerokotasunean erabiltzen den zaharkitutako moldeei eredu berriak eskeiniz Naizen elkartearen materiala erabilita.







    Horrela, aurreititzirik gabe, pertsonak modu indibidualean errespetatuz, bakoitza den modukoa izanda. Eta berriro ere, ereduak eskeiniz… Ez dago modu bakar bat emakume izateko, ez dago modu bakar bat gizonezkoa izateko, ez dago modu bakar bat ez-binarioa izateko…


Bertsoa-Bertsolaritzaren plaza. 2017ko bertsolari txapelketa nagusia. Kartzelakoa. Maialen Lujanbio


«Gizarte honen estereotipo ta gizarte honen usten

tranpan zu ari zera erortzen eta hori ez dizut uzten

zuk badakizu nola zizelka eta marraztu gaituzten

ze inporta du gaur ari banaiz zure aurrean biluzten

eta neroni ni neu naizena hori bakarrik gorpuzten

nere gerripe zintzilikako desira ari da puzten

itzali zazu argia eta utzi azalari ikusten».



Aniztasunean datza gizarte berri baten eraikitzea eta hori ulertzea besterik ez dugu! 


Artikuluak, materialak, baliabideak...lotura interesgarriak: NAIZEN, BIZIPOZA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina