2020/11/02

SUNTSI DEZAGUN BEHINGOZ SEXU-GENERO SISTEMA

 

Bloke honetako irakurgaia aztertu ondoren, hona hemen nire akrostikoa:


 

 

Ez da izan erraza sexu-generoak gogora ekartzen dizkidan terminoak akrostikoarekin bat egitea. Edozelan ere, uste dut azkenean nahiko txukun geratu dela… Gizakion garapen globala eragozten duten rol inposatuak, estereotipoak eta etiketak suntsitzeko beharra, norbera denaren ukazioa aipatutako horiekin bat egin ez ezean, inposatutako binarismoaren osagarritasuna, norbanakoaren garapenaren eta aniztasunaren garrantzia, genero-ikuspegia txertatu gura izatea xelebrekeriatzat jotzea… 

 

Jarraitzeko, eskatu bezala, aurreko edizio bateko post hau aukeratu dut gomendatzeko:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/10/paradoxak-lagunduko-gaituelakoan.html

Eta hori aukeratu dut jarri dituen irudi eta estekak oso onak iruditu zaizkidalako:

  • Ene, sinboloena!!! Gehien-gehienak ezezagunak egiten zaizkit. Eta hainbeste daudenik ere ezin nuen imajinatu… 
  • Josebe Iturriozen linka ez dabil, baina sarean topatu dut bideoa. Oso gauza interesgarriak esaten ditu.
  • Gainera, sarrera horrek ere aurreko beste sarrera bat linkeatu du, eta hori ere oso argigarria egin zait sexu-hierarkiaren irudiari eta errealitate anitzei dagokienez.
  • Sartutako bideoak ere oso onak iruditu zaizkit.

Post horren inguruan hobekuntzak proposatzeko eskatu zait, baina barkatuko didazue… Hezkidetzaren alorrean hasi berria den batek ezin du horrelakorik egin.


Bestalde, gaian landutakoaren ondorioz, entzunda nuen baina izenez ezagutzen ez nuen “transfeminismoa” terminoa ikasi dut. Horrekin lotuta, aurreko blokean agertutako termino bat errepikatu da oraingoan: zisheteropatriarkatua. Niretzat erabat ezezaguna izan da ikastaroarekin hasi baino lehen. Hori dela eta, aurrekoan ere saiatu nintzen topatzen, baina ez omen nuen ondo idatzi. Biei buruz kuxkuxeatu dut. Oso termino interesgarriak biak ala biak.

Azkenik, aspaldi irakurtzeko neukan Simone de Beauvoirren Le DeuxiĆØme Sexe liburua aipatzen da irakurgaiaren hasieran “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik”. Liburuak 70 urte ditu, baina hainbat ideiaren aitzindaria izan zela argi dago. Seguru nago hausnarketa ederrak eragiten dituela irakurtzeak; horregatik, gomendagarria litzaidake tertulia dialogikoa egiteko irakurtzea. Hala ere, begiratu egin dut ea esaldi horrek gaur egun beste zentzuren bat hartzen duen.

http://susa-literatura.eus/liburuak/lisi0303

https://www.berria.eus/paperekoa/1962/030/001/2019-12-01/emakume-ez-da-gehiago-jaiotzen.htm

https://www.clarin.com/cultura/-quiere-decir-frase-nace-mujer-llega-serlo-_0_4zpyZJQqZ.html

 

Eta hausnarketarekin amaitzeko, genero-sistemarekin apurtzeko gaur egun topatzen ditudan oztopoak aipatuko ditut. Argi dago momentu historiko zaila ari garela bizi izaten, aurrekaririk gabekoa. Momentu honetan, osasun-egoerari eta horrek eragindako galera ekonomikoei eman zaie garrantzia, eta iruditzen zait alor guztietan islatzen direla horien ondorioak: hezkuntzan, etxean… Ikusi besterik ez dago zaintzaren eta kontziliazioaren alorrean Malas madres kolektiboak aspaldi aldarrikatzen duena (adibide bakarra aipatzearren). Iruditzen zait sistema patriarkalak beste aitzakia bat topatu duela hau guztia alboratzeko eta honi garrantzirik ez emateko. Ikastetxeetako Hezkidetza arduradunek ere horrela jakinarazi didate; inoiz baino denbora gutxiago eta inoiz baino ardura gehiago. Ondorioz, Hezkidetzari dagokion tartea eskaintzea ahalegin osagarria egitea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina