2020/11/02

Sexu-genero estereotipoak bueltaka

 

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen


Sexu-genero sistema hausnartzen burubelarri egon gara aste honetan. Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: sexu- genero estereotipoetan, patriarkatuan hauen eragina familiakideen jarreretan eta nire jarreran.

 Gora behera egon naiz pentsatan zein ezaugarri-estereotipo neukan barneratuta nire pentsamenduan edo mandatuan, eta honen ondorioak. Era berean nola hazi honetan eta ze erronka neukan. Alabei galdetu ondoren ze estereopipo ikusten zituen haien klaseetan, tamalez ikusi ditut oraindik daudela sexu-genero estereotipoak gazteengan, haien arteko kategoriak ipintzen dituzte eta. Are gehiago, neskeen arteko kategoriek sexu-genero estereotipoen eragina dutela

Urrun ikusten dut gizartearen aurrerapausu hezkidetzaileak izatea androzentrismoaren ondorio larriak nozitu dira eta. Gizarteak erronka handia du: Sexu-genero sistematik harago dauden errealitateak hierarkiarik gabe,aberastasun moduan, erakutsi eta sustatu.

Ez da erreza xedea baina eskola inlusiboa garatzen[i], hezkuntzak aukera berberak eskaini behar ditu, inolako bazterketarik egin gabe.  Beraz, hezkuntzan adi egon behar!: Genero ikuspegia izaten. Aldatzeko eta hezitzeko aukera aprobetxatzen jakingo ote dugu?



[i] Eskola inklusibo garatzeko esparru plana(2019-2022)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina