2020/11/02

Ostadarra

 


Sarri, jaso dugu errealitate bakarra dagoela eta gainera egonkorra dela. Aste honetako irakurgaian horretaz hitz egiten da, hain zuzen ere. Nik nire pertsona garatzen dudan heinean, nire parametroak, gustuak, lehentasunak, pentsamenduak eta aukerak aldatzen doaz. Nire errealitatea eraikitzen da eta eraldatzen doa nire bizitza osoan zehar. Nik eduki badaukat aukera neure pertsona bera sortzeko, nahi dudan eta aukeratzen dudan erara. Baina horrek esfortzu eta borondatea eskatzen du, hainbat gaitasun piztuta eduki beharko dut nire prozesu horretan; esaterako pentsamendu kritikoa, ardura, automotibazioa, ea.

Sistema bitarra gure ARN-an daramagu, gizarteak –historian zehar- horrela transmititu digu eta, baina ez da sistema bitarra bakarrik sexu-genero sisteman garatu izan, politikan edo moralean ere horrela adierazi digute maiz. Koloreekin bezala bizitzan tonu ezberdinak daude. Nire ustez, gutariko bakoitza autentikoa da, eta autentikotasun horrek pertsona bakoitzari kolore tonu berezi eta bakarra ematen dio.


 


Normalean, izena ematen dugunean aseguru-etxe, gimnasio batean, ikastaro batean… norberaren sexu-genero galdetzen digute. Nik nire buruari galdetzen diot, benetan garrantzitsua da hori jakitea? Gimnasioa merkeago irtengo zait mutila ala neska banaiz? Estatitiskak betetzeko balio dira? Nork ematen dio balio hori? Nortzuk ematen diogu balioa?

 

 


  

Zazpiemakume musikarik hartu dute Musikariren gidaritza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina