2020/11/05

ORAINDIK INDARKERIA!!

Aste honetan gertatuko egoeraren bati buruz hausnartu behar nuela pentsatu dut. Aurkeztuko dizuet EGOERA pare bat, guztiz  ARRUNTAK eta NORMALIZATUAK. Lehenengoak bi emakumeen arteko autobus-elkarrizketa batekin du zerikusia. Bigarrena amarekin.






















Aste honetan gomendatzen dizuet post hau. Izan ere,  lehen aurkeztu ditudan eguneroko egoerekin lotura duela uste dudalako.

Hor agertzen diren Josebe Iturrioz -en hitzak gogoeta eginarazi didate: "Hipokresia handia dago; izan ere, gizarteak berak babesten du banaketa hori eta gero egiten du pertsonal garraioa hori, bortxaketak eta erailketak, beste batzuen artean. Gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak”.

Esan behar dut, hezkuntza-testuingurua kenduta non indarkeria matxistaren gaiari aurre egiteko sentsibilitate berezia dagoela uste dudan, nire beste inguruetan, gai hori gizarte-mailan ez da jorratzen. Aukeratutako bi adibideak gaur egungo gizartean oraindik ere errealitatea islatzen dituzte.

Nire ustez hau guztia lantzeko erronkak gizakiengan dago, gizartean. Gizartearen hipokrisia eta erosotasuna azpimarratu nahi nuke. Beharrezkoa da hezkuntza-testuinguruaren barruan gauzatzen den esku-hartzea gizartearen testu inguru guztietan txertatxea, gogeta eta jarrera kritikoa sustatzea.

Adibide gisa eta gaian asko sakondu gabe, komunikabideek estereotipo sexisten transmisioan duten garrantziari erreparatuko diot. Ikerketa askok erakusten dute gure haurrek hautematen dituzten haurrentzako film, mito eta alegi askoren mezuak ez direla koherenteak hezkidetzako mezuekin.

Jack Zipes haur eta literaturan adituak ohartarazi zuen Disney-ren filmek erreproduzitzen dutena: "un estereotipo de los géneros... que tiene un efecto adverso sobre los niños y las niñas, al contrario de lo que los adultos pueden pensar".

GENERO-JAZARPENAK GERTATZEN DIREN BITARTEAN, GURI ZER ARI ZAIGU SARTZEN BEGIETATIK? ORAINDIK INDARKERIA!! 

ETA GERATZEN ZAIGUNA …


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina