2020/10/12

AURKEZPENA

 

Nor naizen?

Izenez Oihane naizen arren, oso zaila egiten zait galdera horri erantzutea... 😅 Beraz, bertso honetan erantzuna: 

        Oihane daukat izena

        ta ni mapan kokatzeko

        Barakaldon bizi naiz ta

        han sentitzen naiz etxeko.

        Ama, alaba, ahizpa...

        Nirearen alde terko!

        Mundu more bat helburu

        feminismoa tarteko.

        Irudimentsua, alaia,

        beti konpromisoz lepo.

        Naiz musikari, dantzari

        ta juergazale konpleto.

        Pixkat desordenatua

        ere egia esateko...

        Ta irakaslea naizenez

        beti prest nago ikasteko!



Burua askotan arinegi doakit eta itzel kostatzen zait ideiak ordenatzea.


Horregatik, nire txoko bereziak izaten ditut, buruak eztanda egin aurretik, indarra ematen didatenak. Hauen artean, Laga.


Seguru nago desikasiz, pilo bat ikasiko dudala zuekin batera. Errespetuzko giro atsegin batean, denen hitzak bereziak izango direla, beste inoren ahotsa gehiago altxatu barik. Umiltasun osoz, animotsu ekiten diot abentura honi!


Disfrutatzeko kanta, Euskadiko orkestra eta Aiora... erlazio elektriko sinbiotikoa!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat