2020/10/17

SARE SOZIALEKIN ELKARBIZITZEN

 Zer esan sare sozialen inguruan, ia egunero erabili bai eta inoiz ere gai honen inguruan hausnarketa sakonik egin.

Sare sozialak harremantzeko topagune indartsuak bilakatu dira azkenaldian, gure inguruarekin hartu eman ugariak eta anitzak izateko eremua eskaintzen baitute. Era berean, ezagutzarako sarbidean ere bilakatu diraHau honela izanik, sare sozialak tresna boteretsu batean bilakatu dira eta ezinbestekoa suertatzen da hauek modu egokian eta kritikoan erabiltzen eta interpretatzen ikastea. 

Egia esan, 26 urte izateko eta egun sare sozialek duten indarra kontuan izanik ez dut hauek erabiltzen denbora asko pasatzen. Denbora pasa Instagramen eta hori da dena, DENBORAPASA.





Berria izan da  niretzat sare sozialek feminismoan, hezkidetzan eta hezkuntzan eragin dezaketen aldaketen hausnarketa egitea. Egia da herramienta indartsua eta era berean tentuz erabili beharrekoa dela. 


Ziberaktibismo hezkidetzailea bultzatzeari dagokionez, ezinbestekoa suertatzen da hau. Izan ere, gizartearen genero harremanen eredua sareetara ere hedatuta dago. Beraz, jende gaztearengana heltzeko eta eredu patriarkalari aurre egiteko ziberaktibismoa ezinbestekoa da. Izan ere, gazteek oharkabean jasotzen dituzten hainbat mezu, beraien bizitzetan integratzen dituzte beraien burua eraikitzen eta definitzen ari direla. Gure eskuetan dago Golsmanek  dioen bezala, gure erantzukizuna da internet bidez ahalduntze praktika eraginkorrak sortzea eta guztion artea feminismoa eta gazteak babesteko sare bat sortzea. 


"Sare sozialetan, hausnartu ordez, etengabe posizionatu beharra dago"(Lucía Lijtmaer, 2019)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat