2020/10/15

SAREA OKUPATZERA GOAZ!

    Jakina denez, egun sare sozialetara lotuta bizi gara; uneoro gaude txiokatzen, sarrerak igotzen, argazkiak etab. Hala ere, gehien bat harremanetarako, informaziorako edota komunikaziorako erabiltzen ditugu (HIKT). Gainera, gazteek sare sozialetan jendartean dagoen matxismoa erreproduzitu egin ohi dute (nesken aurkako ziberindarkeria, maitasun erromantikoaren mitoa normalizatu, mendekotasun-harremanak hedatu etab.).

    Hezkuntzari dagokionez, agerikoa da hezitzaileok batez ere, emakumezkook, jarrera teknoezeptikoak izan ohi ditugu, baina, teknologian murgilduta dagoen gizartean gauden heinean, gure gaitasun digitala garatu beharra daukagu. Gainera, teknologiek asko dute hezkuntzari nahiz emakumeoi eskaintzeko. Izan ere, teknologia ere ezagutza zabaltzeko edota jakin-mina asetzeko aukera eskaintzen du (TAC). Horren harira, miresten dut Lorena Fernandez-en Inspirasteam proiektua neskak eremu digitalera erakartzeko. Izan ere, teknologia gizon zuriez osatuta dago, beste hainbat eremu bezala teknologia ere gizonek bereganatu dute. Hori dela eta, irtenbide bakarra SAREA OKUPATZEA DA!

    Bestetik, nabarmendu nahiko nuke orain arte niretzat ezezaguna izan den terminoa: ziberfeminismoa. Nire iritziz, praktika ziberfeminista emateko erronka handia daukagu aurretik. Horretarako, emakumeon ahalduntzea eta parte-hartzea sareetan bultzatu beharko litzatekeen (TEP). Nola? ziberaktibista hezkidetzaileak izaten adibidez, aktibistak bai espazio publikoan baita sarean ere. Azkenik, teknologia TEP erabilera emanez, emakumeon ahalduntzea eta gizartean parte-hartzea bultzazen du, gizartean ematen diren bidegabekerien aurka borrokatzeko. Oro har, sare sozialen erabilera egokia emanez gero, aukera anitzak dituzte gu pertsona gisa aberasteko eta nola ez, emakumeok gizonezkoen itzalpean egoteari uzteko.

    Laburbilduz, sistema patriarkal batean bizi garen aldetik, emakumeok kaleak bereganatu behar izateaz gainera, espazio digitala ere okupatu behar dugu. Modu horretan, emakumeok teknoezeptikoak izateari utzi behar diogu, teknologia edota sare sozialetan ahaldunduz.


    EMAKUMEOK SAREA OKUPATZERA GOAZ!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina