Egia esan nahi dizuet: sare sozial digitalen (eskerrik askoJoseba ;) erabilerak ezin egon handia sortzen didate. Facebook-a dut. Bertan egunkari, plataforma, irrati eta eragile ezberdinak jarraitzen ditut eguneko berrien argazki orokor bat izateko. Whatsapp-a ere badut. Nire gusturako gehiegi eta nire kuadrilakoentzat gutxiegi erabiltzen omen dut. Izan nuen lan batean Likedineko kontu bat egiteko ere eskatu zidaten eta berau mantentzen dut apreziatzen ditudan harreman batzuk ez galtzeko helburuarekin. Academia sarea ere badut, ikerkuntzan nabilenetik oso erabilgarria egiten zaizkidan artikuluak txukun antolatu eta gomendio berriak iradokitzen baitizkit. Atzerrian bizi izan naizela kontuan hartuta, aitortu beharra diet ere sare hauei harremanak egin, mantendu eta oinarrizko komunikazioa bermatzeko izugarri aberasgarriak egin zaizkidala.
Baina ikasturtean garrantzia izango zutela irakurri nuenean kezkatu egin nintzen. Nolabait esateko sare hauetan era pasiboan hartzen dut parte. Hau da, ni gauza jakin batzuen jarraitzaile naiz eta hor jartzen diren gauzak kontsumitzen ditut. Urteak dira nik sarrera bat ez dudala ez idazten ez eta elkarbanatzen ere. Tarteka-marteka atsegin dut bat jarri dezaket, baina hori ere kostata. Itxialdian Emakumeen eta Zientziaren inguruko ikastaro bat egin nuen Sorkin erakundeak eskeinita eta bertan ere sareak erabiltzera animatzen gintuzten. Facebook-eko talde itxi batean parte hartzen hasi nintzen eta espazio horretan eroso sentitzea lortu nuen. Ikastaro honetan Hezkidetzan Parte Hartzen taldean gustura parte hartuko dut, baita blogean ere, Twitterreko kontu bat egitea ere planteatzen ari naiz.
Zuen sarrerak eta proposatutako irakurgaiak irakurri ostean, ziberfeminismoaren garrantziaz ohartu naiz. Hausnartzeko badut ere espazioak okupatzeak izan dezakeen garrantziaz... akaso hemendik gutxira Tik-tok eta guzti ibiliko naiz! Dolors-i eskarrak konturatu naiz, nik hala uste ez nuen arren, TIC-etik TAC-era aspaldi pasa nintzela. TEP-erako ibilbidean hasiko naizen hala ez, ez dakit oraindik baina erronka polita izan daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina