2022/03/19

Zaintza, tratu onen abiapuntua

 


Aste honetako gaian tratu onek duten garrantzia aztertu dugu elkarbizitza positiboa lortzeko. Eskainitako irakurgaian esaten den moduan "pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena". Geure buruarekin ondo sentitzeko gai bagara, besteekin harreman osasuntsu eta askeak eraikitzeko gai izango gara.  Aldaketa, geure baitan hasi behar da. Gure erantzukizunetik, erantzukizun partekatura.

Aurreko edizioetako sarreretatik "Zaindu ditzagun gure harremanak" hautatu dut zaintza eta maitasun erromantiko kontzeptuak azpimarratzen dituelako harremanak zaintzeko. Post-ean porposatutako bideoak oso interesgarriak iruditu zaizkit hausnarketa sustatzeko.

Ikasleekin gai hau lantzeko aproposa izan daitekeen baliabideak, bereziki nerabekin, hauek dira:


Gaztelaniazko irakasgaian, bideo hau egokia izan daiteke RAEren definizioen bidez pentsamendu kritikoa lantzeko. Zer transmititzen dute bideoan aipatzen diren maitasunaren definizioek?




Tutoretzan maitasun erromatikoaren mitoa debate sortzeko



Eta amaitzeko, Kanarietako gobernuaren gida hau, "Aprendiendo a relacionarme con buenos tratos”, nabarmendu nahi dut irakurketa errazean idatzita dagoelako, eta adibide on bat da gure materialak nola egokitu ditzakegun gure ikasle guztien ulermena errazteko.


Nire ustez, hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek dira:

  • Autoezagutza, gorputzaren onarpena, autoestimua, asertibitatea garatzeko estrategiak lantzea.

  • Harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea.

  • Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea. 

  • Maitasun  erromantikoaren mitoa aztertzea, eta uko egitea.

  • Zaintzari prestigioa ematea. 

  • Elkarbizitza planetan gai hau txertatzea era sistematikoa lantzeko. Positibotik heztea.

  • Gure ingurunea zaintzea: pertsonak, animaliak eta objektuak. 

  • Ekofeminimoaren ideiak zabaltzea. Giza bizitza erdigunean kokatuz eta produkzioa haren zerbitzura jarriz eta ez alderantziz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina