2022/01/21

Elkarrekin curriculum hezkidetzailea eraikiz

 


Aste honetan dagokigun gaia curriculuma eta baliabide didaktikoak dira. Amelia Barquinen hitz hauek gure dokumentaziotik berreskuratu nahi nituzke, bizi dugun egoera islatzen dutela uste baitut. “legez, hitzez eta teorian berdintasunean bizi gara. Baina mezuak, errealitatea eta egunerokotasuna bestelakoa da: sexu-genero sistema baten arabera bizi gara. Gurea sedukzio patriarkatua da, eta agindu horren araberako mezuak jasotzen ditugu etengabe, gure nortasunean eragiteraino”. Hemen uzten dizut Amalia Barquinen bideo interesgarri bat.



Legeak ditugu, era guztietako baliabideak , bai diagnostikorako, bai esku hartzeko, planak ditugu... borondatea besterik ez dugu behar. Berdintasun-plan bat ikastetxeentzat nahitaezkotzat ez hartzea, edo Hezkuntza eredu pedagokikoaren marko bezalako dokumentuetan hezkidetza hitza behin bakarrik aipatzea, borondate politikorik eza argi eta garbi islatzen du. Kontzientziazio falta, nire ustez, hezkidetzan esku hartzeko zailtasunik handiena da, eta gai horretan borondatezkotasunak ez luke aukera bat izan behar. Baina, tira, "xehetasun txiki horiek" ez gaitzatela geldiarazi berdintasunaren aldeko borrokan eta guztion eskubidea errespetatzen eta babesten duen indarreko legea betearazteko dugun betebeharrean.


Jarrera eta borondatea badira aldaketarako motorrak, hor eragin behar dugu. Sentsibilizazio-fasea askotan ez da behar bezala lantzen, jarduera pare batera mugatzen da, baina agian gehiago zaindu beharko genuke fase hori. Uste dut ezinbestekoa dela berdintasunaren arloan dagoen legedia ezagutzea, borondatezkotasuna ez dela aukera bat kontzientziatzeko. Horregatik, nire ustez, sentsibilizazio-fase baten diseinua, eztabaidarako denbora eta espazioekin, ezer ziurtzat eman gabe, estrategia eraginkorra da hezkidetza-begirada hori lortzeko bai jendearten bai hezkuntzan.


Hezkuntzari dagokionez, hezkidetzagunean ikasgelarako aurkitzen ditugun baliabideek hausnarketa horietan lagun diezagukete. Ikasleekin erabiltzeko materiala da, baina, aldi berean, oso baliagarria irakasleen autoprestakuntzarako.


Aurreko edizioetako Lolaren post hau aukeratu dut: Eskolan, genero ikuspegia nonnahi! Sarrera hau aukeratu dut oso ondo azaltzen duelako zer zailtasun ditugun baliabideak eta hezkidetza-curriculuma lantzeko. Bestalde, zailtasun horiek gainditzeko proposamen oso interesgarriak eskaintzen ditu.


Amaitzeko, beste Lola batekin utziko zaituztet. Lagun dezagun denok Lolaren ametsak egia bihur daitezen…





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina